Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Adiskide on bat joan zait
Zeruko Argia, 51 zk., 1964-02-16
Zergatik jo nau beste eriotz batek baño adiskide urduri onen iltzeak indar aundiagoz?
Luis Martín Santos'en bizitzea zoritxarrez josia izan zuen ta orain, idazlearen asmotan goienetako mallak iritxi zorian zala, bere eriotzaren berri ustegabekoa bat batez eltzen zaigu.
Bein baño geiagotan, bera ta biok, giza-izatea ta bizi-eriotz gaiaz mintzatu giñan luzearo, baita jardun mamitsu abetan bere adimen-leialtasuna, bere fede ona, ederretsi bear ere izan nuen amaika bidez.
Etziran, ez, gure solasak, itz uts ta zirtzill antzokoak, betiko gizonaren zergatiak maizetan sortzen ziran eztabaida aietan.
Nere adiskidea izan zanak fededun etzala esan oi zidan, baita ere nik ez sinistu bere esana.
Egia esan, fedearen bideak izkutuak dira bertan zear ibiltzen diran berentzat ere. Iñork eztaki benetan egiazko fededunak zein diran, eta baliteke kristau zintzotzat bere burua jotzen dutenak baño beste urrutiko jendea naiago izatea Jainkoak.
Fededun batzuen sasi-pakea baño fedearen billa, ez jakiñik ere, dabillen gizonaren ezin-egona baliteke Arrek begi ederragoaz begiratzea.
Billatzen zabillena arkitu du onezkero nere adiskide bikañak. Bai, guziok jakin nai deguna, badaki.
Bañan, zergatik, maiteok, bere oroimenak Jainkoarengana oldar aundiagoz urrerazten nau?
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).