Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Naboth ta erregea
Zeruko Argia, 148 zk., 1965-12-26
Naboth izeneko gizon zintzo bat bizi zan, aspaldi, Samaria erresuman.
Naboth onek, bere gurasoen ondoren bidez, mahasti bat zeukan.
Uda arratsetan, batez ere, bere antziņako oroipen ederrak gogoan arturik, mahastiaren bakardadean egurastea asko atsegin zitzaion.
Gure gizona jakintsu ta olerkari sakona izan omen zan, baņan politika ta diru gaietan itxuraz gutxi ulertzen zuen.
Ez zitzaion gertatuko, bestela, gertatu zitzaiona.
* * *
Ustegabeko egun batean, erregea etorri zitzaion etxera.
Akab zeukan izena errege onek. Berak, aberatsu ta ahaldun geienak bezela, gero baņo aberatsuago ta ahaldunago izateko moduaz, besterik ez zuen pentsatzen.
Akab erregea, Naboth gizon zintzoari onela mintzatu zitzaion:
— ĢGizona, nere uda-jauregia zabaltzeko ta handitzeko ire mahastia bear diat. Ez diat batere kalterik egingo, alabaņa. Ire mahastia neri eman ezkero, nai dukan tokian, beste mahasti bat, irea baņo askoz handiagoa ta ederragoa, ezkeiņiko diatģ.
Izan ere, Nabothen mahastia erregearen uda-jauregia ondoan zeuden ta, erregearen lilitegia ederragotzeko, nai ta naiez mahastia errautsi bear zan.
Orain ere orrelako tratuak egiten dira sarritan. Banku edo fabrika batek, inguruko etxeak eta lurrak bear izan ezkero, ango jatorrizko jendeei peseta pillo bat ezkeiņi ta berak, antziņako etxea utzita, pozik joaten dira beste aldera.
Baņan Naboth ez zan orrelakoa. oso jatorra izan ta ez zuen onela pentsatzen.
Ez zekien, gizarajoak, nolako munduan bizitzen geran ta negozioak zein importantzi handia daukan zoriona eskuratzeko.
Ala bada, onela erantzun zion erregeari:
— ĢErrege jauna. Asko sentitzen det, baņan ezin dezaket nere gurasoen mahastia laga. Neretzako lur hori sakratua da-ta nai ta naiez gorde bear det, nere antziņakoen oroitzatģ.
(Au zorakeria! Orren negozio ederra eskutan izan ta galdu eraztea! Egia esateko, gizon arrek bururik ez zuen).
Nolanai ere, erri artan, legeak ba zeuden eta errege berak errespetatu zituen —korrientea izaten ez dana erregetan—. Nabothen naiaren kontra ezin ezer egin zezakeala jakiņik, etxeratu zan, oso asarre, erregea.
Ortzak karrakatuz jauregira iritxitakoan, apaltzeke eta txintik atera gabe, oiera sartu zan, guztiz zapuztuta.
Bere emaztea... zeņek ez du ezagutzen? Jezabel famatua zan. Erregea baņo gaiztoagoa bera omen.
Jezabelek bada, bere senarrari ia zer zuen orren asarre galdetu zion.
Erregeak dana kontatu ta nolako atsekabe izugarria zeukan esan zion emazteari. Eta onek:
— ĢBaņan, ume hori alako hori! Errege ederra augu, ire borondatea egitea jakin ere ez dakikena! Neronek emango diat Nabothen mahastiaģ.
Sorgiņ arrek esaten zuena jakin bezekien. Bere prestamenak berealaxe egin zituen.
Naboten errian bizi ziran erregearen zerbitzariei eskutitz izkutu bat bialdu ta bi gauza abek agindu zizkien.
Lenengoa, erri-batzar handi bat antolatu ta Naboth batzarreko toki nagusian jarri zezatela.
Bigarren agindua au zan: bi erritar faltsu ta maltzur arkitu, populu guziaren aurrean gezur-aitorra eman zezaten.
Batzar-eguna etorri zanean, jende guzia bildu zan erriko plazan. Apaizak otoitzak egiten ari zirala, bi zitalak agertu ziran.
Deadarka, Nabotheri salatzen asi ziran, Jainkoa ta erregearen kontra itz egin zuela esanik.
Iskanbilla galanta arrotu zan.
Lelitu larria zan, gezurrezko aitorleak salatutakoa.
Orrengatik, erri guziak, ao betez, Naboth gizajoaren lepoa eskatu zuen.
Eta uritik atera zuten.
Eta inguruko leku batean arrika il zuten.
Eta bere ondasun guziak konfiskatu ziran.
Eta Jezabelek bere senarrari nai zuen mahastia eskeindu zion bere lilitegia jartzeko.
Eta Akabek kontent gelditu zan, bere lore politak Nabothen antziņako mahastian azi zezakelako.
* * *
Emen bukatzen da Ģistoria tristeģ au, erregen liburutik ateratakoa.
Baņan, ez da oraindik bukatu, ta ez da beiņere bukatuko, lur illun ontan.
* * *
Naboth zoro bat zan, dudarik ez.
Bere mahastia erregeari saldu nai izan balio beste kuku batek kantatuko zion.
Baņan ez zekien nolako munduan bizi zan, esana degun legez.
Guk berriz, buru antziņako mahastia saldu, gure zuhurtasunak ta gure zuhurkeriak agintzen diguten bezela.
Mahastia saldu, ta Kitto!
Ze antzin ta ze danboliņ!
* * *
Ulertzen dunak ulertzen du.
Eguberri onak, andre ta Kaballeruak!!
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).