Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Musika ixilla

 

Zeruko Argia, 32 zk., 1963-10-06

 

      Norbaitek esan du —ta ondo esana gero— musika ixilla dala. Au da beintzat idazti berri baten izenburua. «Gaztelu» jauna olerkari famatuak idatzi ta Auñamendi editorialak dotore-dotore argiratutako liburu ori euskal baratza ugaritzera dator.

      Ongi etorria izan dedilla idazti bikain au. Toki nagusia emango diot nere liburutegian. Noizean bein gogoa zabaltzeko bere musika izkutua entzutera etorriko ere.

      Fray Luis de León eta Donibane Gurutze'n olerki onenak ezin obeto euskeratuta arkituko dituzute orri-alde oietan. Orixe zanaren sarrera eder bat ta beste zati batzuk ere bai.

      Egia esan, puntu batean ez nator bat Orixe agurgarriarekin... Nik ezin izan ditut beñere Fray Luis de León poesiak egosi. Astunak ta artifizialak beti irudi izan zaizkit eta egiazko izpiraziorik gabekoak. Berba asko, bai, bañan mami gutxi. Adibidez, bere denboraren gisa, Marte, Febo ta talde guzia beti gora ta bera erakarri oi du bere bertsotan. Abek ez didate ezer esaten gaurko gizon naizen oni.

      Nere aldetik «Qué descansada vida» asitzen dan poema ta beste onelakoak ez Kristau-kutsurik baizik zaarreen tankera dute. «Y dexas Pastor santo» asierakoa gaztearotik ezin eramanezkoa izan det. (Pentsatzen deguna noiztik noiz esan bear degu, ze demontre!).

      Bestera da Donibane Gurutze. Onekin mundu mugaraño joango nintzake. Nere ustez Donibane Gurutze eguneko gizona da oso.

      Gaurko giza-egokera ikusten lagun arazten digu. Bere soiltasuna gurea izan liteke mixtikoak ez izan arren. Benetan, Donibane Gurutze «barne muinetan» sartu zait betikoz.

      Izan ere «Luis lirikuz geiago dala eta mistiku danez barrunago sartzen zaidala» esan du Orixe aundiak «Musika ixilla'ko» sarreran.

      Nolanai ere «de gustibus et coloribus non disputandum». Gaztelu jaunaren lana euskerari oso komeni zaio ta txalo aundi merezi du euskaltzale jator onek. Au bai dala «el imposible vencido»!

      Nola esan zezakean Ortega y Gasset'ek euskera eztala gauza barne biziaren jario igeskorra adierazteko? («completamente inepto para expresar la fluencia fugitiva de la vida interior»). Ontan jakintsuak ere zorokerien bat esan bear dutela argiro ikusten da. Bat besterik izango ezpazan ere!

      Jario igeskorra —ta iraunkorra ere— adierazteko euskera gai da, ezin uka, ta proba onena orra or dezute, Gaztelu'n idazti eder ontan. Euskera izkuntz ona ta osoa da, bai noski; euskeldunak ez dute ordea bear bezela landu izan nai orañarte.

      Gurasoen artutako saria leiotik bota ta umeei «gauza pratikuak» irakatsi.

      Au erri fede apurrik gabekoa! Noiz ikasiko dezu gizona eztala ogiz bakarrik bizi!

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es