Carlos Santamaría y su obra escrita

 

«Gauzak» esatea

 

Zeruko Argia, 45 zk., 1964-01-05

 

      Â«Ezta, Jaunari ezkerrak, euskera lantzeko idatzia izan, euskaldunen fedea sendotzeko baizik» esaten zuen, «Egan» errebistan, Mitxelena jaunak Aita Villasante'ren «Kristau fedearen sustraiak» izeneko liburuari buruz.

      Bai, ezkerrak eman bear dizkiogu Jainkoari, oraindik euskera, ain zaar izan arren, giza-gertaerak ta ideiak bultzatzeko gauza dalako.

      Bañan, bear bada, itz oiek gaiztokeri pixka batez autatu ditu egilleak.

      Badaki, Mitxelena adixkideak, sukaldari trebeen gisara, gatza ta piperra erabiltzen bere idaz lanetan.

      Bere idatziak oso estimagarriak dira beti, ez bakarrik bere euskal mintzaera joriaz baita bere gogo-ugaritasun eta bere pentsa-aberastasunagatik ere.

      Gauzak esateko erabiltzen dun esakera dotorea baño, esaten ditun gauzak berak garrantzi aundiagokoak dira noski.

      Or datza, bai euskeraz bai erderaz, literatura baten neurri nagusia: gauza mamitsuak ta garrantzidunak esateko nor izatean.

      Idazlariak bi eratakoak dira, nere ustez: zerbait esateko dutenak eta gañerakoak, alegia, zer esanik ez dutenak.

      Bigarren mota ontako, «euskera lantzeko» bakarrik lumari jotzen diotenak, asko dira euskal idazletan.

      Beren buztanari kosk-egiten dioten arrai oiekin gertatzen dan bezela, idaz-gai bakarra izkuntza bera izan oi da zenbait euskal idazlentzat.

      Ontaz prantzesak ba dute esaera polit bat, onela diona: «qui peut, peut; qui ne peut, enseigne». «Aal dunak, aal; ezin dunak, irakatsi».

      Irakasle, bai, naiko ditugu gure errian dirudienez, eta ainbeste maixukin, ikasleok bizi ere ezin.

      Badakit zenbait aiek obe bearrez egiten dutela, bañan au euskera bizitu arazteko ezta bidea.

      Mitxelena jaunak berak argi ta garbi esan zigun beste «Egan'eko» idazki batean. «Lotsagarri da, sarri esan degun legez, beti izkuntzaz mintzatzen aritzea, izkuntza orren bitartez beste sakonago zerbait adierazi bearrean».

      Naiz euskeraz naiz txinaeraz, auxe izan bear du idazlearen jokabidea: «gauzak» esatea.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es