Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Egunetik egunera

 

Zeruko Argia, 142 zk., 1965-11-14

 

Urrilla'k, 25. «Zarra naiz»

 

      Â«Gazte naiz» deritzan orri ederra irakurtzen ari nintzalarik, astekari ontan bertan, au pentsatzen nuen: «Nork esan du gaurko gazteak burua utsa dutela?». Amaika problema kartsu ba dute buruan gure gazteak eta batetik bestera dabiltza bere galderai erantzuna ezin arkiturik. Zarrak, gorrak. Entzun ere ez dute nai. Gure gaztearoan gazteak ez zuten ainbeste arazo, ainbeste kezka. «Juventud sin problemas, buenos chicos». Alabaña, lengo baño oraingo gaztedia obea iruditzen zait. Gaztedi bat problemarik gabe? Gauza onik ez.

 

Urrilla'k, 26. Aita lurra

 

      Aspalditxo da, jaun agurgarri ta argia dan On Martin Arrizubieta jaunak esaten zuen ez dala «ama lurra» itza erabilli bear, «aita lurra» baizik. Au izkuntza-animaren aldetik egia izatea ba liteke. Bañan olertiaren aldetik ez. Nik ama zabal ta ugarikorra antzo ikusten det lurra. Batzutan gramatika ta olertia ez dira etortzen bat. Barkatu, On Martin!

 

Urrilla'k, 28. «Homo teologalis»

 

      Bi milloi urte direla, milloi gora milloi bera, jakiña, agertzen omen dira Lurrean lenengo giza-itxurazko bizidunak. Ziminoak ez dira, zutik egoten bai dakite («homo erectus») eta nolabaiteko adimena erakusten dutelako, adibidez, arri ta arkaskarrak erabiltzean («homo habilis»). Bañan, egiazko gizonak («homo sapiens») al dira? Gizona, noiz asten da gizona izaten? Noiz agertzen da «Génesis» liburuak aipatutako gizona, Jaungoikoarekin artu-emanetan dabillena («homo teologalis»)? Or dek koxka.

 

Urrilla'k, 31. Dirua ta jakintza

 

      Â«Munibe» deritzaion aldizkariaren azkeneko lumeroa arreta handiz ikusia daukat. Arretaz eta pozez. Lan ederra ta, gañera, oso dotore ageria. Ixil-ixillik, «bombo» ta «platillorik» gabe, egiten du bere jokua talde jator onek. Bere bideari jarraitzeko laguntza handiagoa bearko luke, alare. Mecenas'en bat arkitzea. Zoritxarrez dirudunak ez dira beti jakintza-zaleak izaten. Aste batzuk direla, laguntza eskatzen joan zitzaizkion gizon aundizki batek, eskaleei erantzun zien, gutxi gora bera, ia zertako nai zuten antziñako gizonen gertaerak ezagutu, gizon oiek ekonomiari ta negozioari batere probetxorik ekartzen ez dietelata, guztiz «improductivos» diralako. «La ayuda a la cultura no es rentable. Para eso están las corporaciones públicas». Ala mintzatu zitzaien aberats porrokatua, ta besteak... zer esanik ez.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es