Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Gazteak umetzat ez har!

 

Anaitasuna, 195 zk., 1970-09-15

 

    Gazteak dira gure euskalduntasunerako arriskurik haundiena, «sorgin ihiztari» batzuen iritziz behintzat. Gure gaitzik haundiena eta periltsuena.

    Nik ez dut uste, berriz, gaurko kinka «conflicto generacional» delako bat datekeenik. Gazte ta zaharren arteko burrukaz kanpo, ba daude, gaurko egoeran, beste istilu-kausa asko, zibilizazioaren salto edo mutazio batean garenez gero.

    Gazte izatea bekatu izango ote da? Ba dirudi, astakeria hori ez duela inork esaten; baina jansenista batzuek baldintza bat jarri nahi omen diete «zintzo» direlako gazteei: alegia, gazteen pentsaera, izaera ta egiera, zaharren pentsaera, izaera ta egiera berbera izan daitezela.

    Libiako esaera zahar batek honako hau dio: «Putzu-iturritik edan, eta zure tokia besteei utz».

    Gazteak umetzat hartuko ditugu? Ez al dugu ikusten, gizaki helduak direla, eta beren xanda aspaldidanik ailegatu dela?

    Matematikaren historian famatua den «Essai sur les coniques» liburua, hamazazpi urte zituela argitaratu zuen Pascal jakintsuak. Hamazazpi urte, laster esaten da gero!

    Hogei ta bi urte zituen Alexandro Haundiak, Dario erregearen gaineko garaitzapen izugarria lortu zuenean. Bonaparte Jeneralak, Italiako gerran, 28 urte zituen, Rivoli, Arcole ta beste toki askotako bataila oroikarriak irabazi zituenean.

    Eta hain urrutira joan beharrik gabe, nahiz eta beste maila batekoa izan, hor dugu Sabinoren exenplua, hogei ta bi urteko zelarik idatzi baitzuen bere «Gramática elemental del euskera vizcaíno» famatu hura. «Ume bat» zen eta gainera euskaldun berria, Lasa Kalonjearen terminologian bigarren mailako euskaldun zela esan nahi duena.

    Ez gaitezen izan Cervantesen baratzainaren zakurra bezalako. Zakur hark, ez zion beste inori jaten uzten berak jaten ez zuena.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es