Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Zulo ta usguneak

 

Zeruko Argia, 27 zk., 1963-09-01

 

      Eztira ugari azaltzen gaur egunean gauza arduratsuak eta ausartak esan oi dituzten idazleak.

      Gauza berriak asmatzea ta batezere azaltzea ezta erreza eta areago, ondore txarrak ekarri bide ditu langilleei.

      Batzuk diotenez lasaiena ta ziurrena burua makurtzea da eta danari baietza ematea. Bide ortik urruti eldu diteke dirudienez. Orrengatik jendeak, ardiak bezala, «ardi bat dijoan tokitik, guztiak». Bañan, Jainkoari esker, gure artean onargaitz eta ezkonpontzale taldetxo bat ba dago. Jorge Oteiza oietako txit famatu bat omen degu.

      Bere amairu arriekin zalaparta ederra sortu zuen urte batzuk dira ta orduko ontan kasku-kaskuan eman zioten. Orain argiratu dun «Quosque tandem» latiñez izenburuko liburu ortan ere makiña bat ideia arduratsuak bota du Oteiza aundiak.

      Euskal-arimatzaz esan ditun gauzak zentzuzkoak ala zentzugabekoak diran etzaigu ajolik: oraingoz garrantzitsuena beren ideak arduratsu ta berriak izatea da. Oyen inguruan eztabaida galantak arrotuko dira noski asko baño lenago.

      Dakizutenez eztabaidak oso komeni dira euskal-arima bizirik iraun dedin.

      Orrengatik nai ta ez nere «Dizdiretan» Oteiza'n ideiei buruz askotan jarraitu bearko det. Gai batean arrek baietz esaten badu nik ezetz esango det agian.

      Oteiza adizkideak eremu, usgune ta errealitatearen zuloetaz, gorputzen itxura, moldura eta azalaz eskultore danez mintzatzen zaigu. Ni ordea matematikua naiz ta beste aldetik ikusten ditugu gauza guzi oyek.

      Ez bakarrik iru-dimensio-eremua baita eremu topolojikoak eta n-dimensioenetakoak ikasi eta egunero erabilli ere egiten ditut nere gisa.

      Neretzako gizona lau-dimensio-eremuko zulo bat da.

      Au izkutua da, jakiña, eta zearzki egiztatu eta azaltzeko milla orri bearko genituke. Gañera jende gutxik ulertu dezake, iru edo lau ezkonpontzalek bakarrik.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es