Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Martin Luther King

 

Zeruko Argia, 40 zk., 1963-12-01

 

      Azkeneko ostiralean Deusto'ko Unibersidadera konferentzi bat botatzera joan bear ta gaiatzat «Kalte gabeko jokabidearen efikazia» izenekoa artu nuen.

      Â«Gure anaien odolik ezin ixuri arazi degu kristauok, eztu gogortasuna izan bear gure politika jokuak, ta beste egipideak asmatu bear ditugu nai ta ez». Jende ona arri gutxi gora bera ori esan nien ta konferentzia bukatuta... ¡au berri izugarri ta negargarria eldu zitzaiguna! ¡Kennedy lendakaria ill zutela!

      Â«Or degu —esan zuten entzule askok— nora eramaten dun gogor jokuak. Au bai garai egokia kalte gabeko jokabideari buruz mintzatzeko».

 

* * *

 

      Martin Luther King izeneko Ipar-Amerikako beltzen burua danari agertzea ez da bearrezkoa.

      Oraingoan Alabama'n beltzen eskubideak galde egiten ari da jotake ta azkeneko zalapartatik bere izena oso ezaguna da mundu guzian.

      King jaunak beste «Dizdiran», «kalterik gabeko ekiñaldia» deitzen dedana biotzetik eragiten du.

      Gizon bulartsu ta biotzekoa izan arren eztu iñolaz ere ez gogorrekorik ez gorrotokorik entzun nai. Bere aalmena eztago ez zizpa ez kañoien indarran baizik egia ta zuzenbidearen amorez bere burua opaltzeko gai izatean.

      Buruzagi aundi onek esan oi dun lenengo gauza da bere langaia ez dala jende koldarrarentzat. Ez bakarrik esan, egiñekin frogatu baitere, oraingo iskanbilletan bere lagun eta segizailleen arteko askok zauritu ta ill izan baitira, beste asko gartzelera eraman eta isun ta multa ordaindu izan bear gixarajoak.

      Kalte gabeko erasoa ezta ez bular makaleko gizonentzat, kementsu ta egikorrentzat baiño.

      Bestalde, eraso paketsu orrek eztu xedetzat etsaiak menpetzea ta bere adixkidetasuna bereganatzea. «No-violencia-ren» segizaleak eztute bere etsaien gorputzei jotzen baizik bere izpirituari, bere kontzienziari.

      Gogortasun zaleak ori lillura ta amets utsa dala esan oi dute. «Guk, efikazia billatzen degu, politikuak gera ta politikan indarra ta gogorra bearra da, eskubidea zaintzeko ta errien askatasuna lortzeko. Niccolo Machiaveli italianarrak berak aspaldian esan zuen istillu gabeko igarleak beti galtzaille ta igarle armadunak beti garaille. Guk ere profeta armadunak izan bear degu».

      Ala ere Martin Luther King ziur dago bere gogor gabeko jokabideak eskubide-berdintasunara eramango ditula beltzak azkenean.

      Nork arrazoi? Neretzako ezta zalantzik. Kristaua izanik baidakit gorrotorik baño maitasun bidetik lasai ta urrutiago joan oi dala beti.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es