Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Nexka-mutil talde bati

 

Zeruko Argia, 202 zk., 1967-01-08

 

      Ajolagabekeria ta ez-jakiña dira gure erriaren gaitzik andienak. Zer edo zer egin bear da, zuen iritzian, baita nerean ere, egoera tamalgarri orri arpegi emateko.

      Erri baten neska-mutil talde bat zaudetenez, zuen jokaerak ospe ta omen andia ezin izan dezakela, esaten didazute. Bañan borondate ta gogoaren aldetik, su ta gar zaudete prolemari ekin nairik. Egoera onen aurrean, ez dezute besoak uztarturik egon nai. Zuen barneko eztenak etzaituzte pakean uzten.

      Ondo esana, nexka mutil oiek! Neri ere, ezten berorrek beti ari nau zirikatzen, eta nere eriotz ordurarteraiño ala dedilla Jaingoikoari beti eskatzen diot.

      Esku artean darabilkizuten eginkizunetan, bat dezute lenengoa, oraingo ontan beintzat, erri jakintzaren aldeko itzaldi lerro eder bat prestatu eta antolatzeko, alegia.

      Bañan zuen asmoari buru emateko, irakasle ta idazle batzuen laguntza bear dezute, nai ta naiez, eta neri ere deitzen didazute zuen errian «predikatzera» joan nadin. Izlariak arkitzea oso zailla dezute-ta.

      Zuen prolema ezta bakarrik zuena. Beste erri askotan eragozpen ber-berak topatzen omen dituzte sail ontan. Ah, zein uzta ederra eta zenbat langille eskasa!

      Oraindik orain, zure gutuna irakurtzen ari nintzalarik, burura etorri zait besteek eta guztiok sarritan esandakoa, alegia, gaurko gazteak zozokeriak besterik ez dutela pentsatzen.

      Bai noski, buru-ariñ asko daude nexka-mutilletan. Bañan orrek ez digu ezer erakusten. Zuek bezelako gazte prest ta errikoiak erruz agertzen dira ere errietan, eta bearko zutekean laguntza ez dute artzen, zaharren aldetik.

      Gazteak txoruak zeratela? Zaharron baiten txakurrak oñutsik ibiltzen dabiltzate ere! Zenbat eta zenbat itzali-andiko gizon aburgesatua, erriaren ondamena bost ajola zaiona! Gaurko «sociedad opulenta» dalako ontan erosotasuna ta seguridadea omen dira abururik andienak.

      Gauza guzti abek oso ezagunak dira eta ezta ontaz insistitu bear. Bañan utzi nazazute oartxo bat egin dezaizuedala, zorotasun gai oni buruz. Zure kulturaren aleko lanetan asiko zeratenean, arrazoia neukala ikusiko dezute.

      Umekerietan eta lelokerietan ibilli ziñaten artean, txoriburuak deitzen zizueten. Orain, benetako lanetan, jakintza ta erriaren aldeko lanak egiten asiko zeratenean, txoriburuak ez ezik, baita eroak, egiazko eroak, ero gaizkarriak, deituko dizuete.

      Erriaren nagusiak, erotzat artuta, erotegian sartuko zaituzte azkenean. Chesterton'ek «Billa ta Gurutzea» izeneko nobelan bezela. Nolanai ere, etzaitezte bildur. Gaurko egunean erotegietan ere, «konfort» eta erosotasun ederra egoten bide da, asko dakin adixkide batek esan didanez.

      Agur adixkideok. Laster joango natzaizute.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es