Carlos Santamaría y su obra escrita

            | siguiente

 

Lur-jabetasunaren eraberritzea

 

Zeruko Argia, 9 zk., 1963-04-28

 

      Egun batzuek dirala Arjeliako lendakari dan Benbelak azaldu du Arjeliatik kanporatu diran frantzesak utzitako basetxeak artu eta baituko ditula. Ortarako Ebian'go tratua autsi bear badu bost ajola zaiola ta autsitzeko prest dagola.

      Alde batetik lendakari arabetarrak arrazoi pixka bat ba dauka ezpaita bidezkoa abandonuz bazka ta uztak galtzea eta bidebatez jendiak gose gorria igarotzea. Bestalde, zalapartan eta ilketan bizi eziñagatik nai ta naiez aldatu ziranak euren lurretako saria eskubide osoaz eskatzen dute.

      Nolanai ere, bistan dago Argelian lur-gabetasunaren aldakuntza bat len bai len egin bear dala.

      Arjelian bezela beste erri askotan ere, giza-goseari arpegi emateko landagintzako moldeak aldatu bear dira.

      Adibidez, Brasilen, laborantzako lurretatik bostetik lau, euneko bi biztanlen eskutan daude. Egoamerikan 2% lurrak besterik ez dira erabiltzen eta badira gizon aberats aundi batzuk, 200.000 ektarea'ren jabe diranak, Gipuzkoa guziko lur-azala baño geiago alegia.

      Areago, erri aietan nagusiak ez dute lurrari eman arazteko batere ardurik azaltzen.

      Beste lurraldetan, Aprika Tropikalean adibidez, nekazariak badute lur ugaritasuna, ango landak komunalak baitira, bañan tresnak, ongarriak eta lantzeko bear diran gañerako gauza guziak artzeko, diruz eskas dabiltza, dirudienez, gizarajoak.

      Datorren denboretan ezin besteko landagintza-berrikuntza ori munduko agintarientzat arazo larria izango da beintzat. Prolema onek erri bakoitzan arpegi ezberdiña agertzen du eta egokera bereziak bana-banaka aztertu ta antolatu bearko dira.

      Ez da nolanaiko kezka, noski.

 

            | siguiente
  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es