Carlos Santamaría y su obra escrita

            | siguiente

 

«Ahimsâ»

 

Zeruko Argia, 39 zk., 1963-11-24

 

      Guziok «no-violencia» deritzariona aipatzea amaika bider entzun degu bañan, nere ustez, gutxi dira jokabide orren mamia atzeman dutenak.

      Bide berri oni Gandhi aundiak eman zion lenengo baita ere laster segizale millaka izan mundu guzian.

      Gandhi jakintsuak, antziñakoak asmatutako «Ahimsâ» deitzen dutena, bere erlijioan bertan arkitu ta ideia ori ingelesez nola adiarazi ez zekielarik «no-violencia» itz traketz ta ezezko ori sortu bear izan zuen.

      Â«Ahimsâ» badakizute zer dan: iñorri miñ edo kalterik ez egitea, ez iltzea, ez menperatzea.

      Régamey aita dominikotar prantzesak «non nuissance», «innofensivité» ta beste onelako berba erabiltzen ditu asmo oiek azaltzeko.

      Bañan «Ahimsâ» ta «no-violencia» eztira berdiñak. Bigarren oni etzaio urkoari gaitzik ez egitea, baizik berak gure munduko gaitzei eraso egin nai die. Gandhi indiotar izan arren bere eskolagatik erdi sartaldetarra zan, ta, jakiña danez, sartaldetarrok «efikazia» billatzen degu beti nai ta ez. Gandhi'k ere bai.

      Nazioen arteko bidegabe ta zuzengabekeri asko badira baita ere erri bakoitzean eztabaida ta auzi makiña bat arkitzen dira. Zuzengabekeria ezta libre utzi bear, bestalde gogor ekin bear diogu. Ortik datozte gudate ta matxinadak.

      Burruka ta gudaka ibiltzen geralarik, nola konpondu etsaiei kalterik ez egiteko?

      Or dezute «no-violencia», «kalte gabeko erasoa».

      Bear bada ori biribilla laukitzea dala esango bide dute batzuk.

      Askok berriz Egia ta Zuzenbidea kalterik gabeko jokabiden bitartez defenditu ditekela sinisten badute.

      Gure errian joko gogor zaleak Gandhi'n egiazko asmoa ulertu ta ezarriko balute ate zabalik irikiko litzaigu danoi.

      Orain ere Martin Luther King ameriketar artzai protestanteak bere biziko artikulutxo batean sei punttuetan esan digu kalte gabeko ekiñaldia zertan dagon.

      Oraingoan ez degu ez lekurik ez astirik sei puntu oyek azaltzeko. Bañan urrengoan bai, irakasle maitea, orri buruz jardungo natzaizu faltarik gabe.

 

            | siguiente
  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es