Carlos Santamaría y su obra escrita

            |            

 

Liburua ta gizona

 

Zeruko Argia, 82 zk., 1964-09-20

 

      Â«Gaitzetsi ditut liburu antzo itz egiten duten gizonak. Gizonak bezela itz egiten duten liburuak berriz, maite izan». Ala esaten zuen nunbait Unamuno maixuak.

      Eta beste nunbait, «pozik nago ezer irakurri ondoan esan dezakedanean: au idatzi zuen gizona izpiritu garbi ta noblea duna dirudi».

      Â«Neronek tirako nizkin» izeneko Auspoaren liburu berria irakurri ondoren, orixe esango nuke nik. Gizona ta liburua, biak batera, xarmantak irudi zaizkit benetan.

      Idazti onen egillea herriko gizon jatorra dan Sebastian Salaberria, txikitatik milla neke ta su sufrimendu eraman eta gero Oriamendi'ko ur-depositoan gaur zaitzaille dezutena.

      Bere lana nobelatzat ageria izan bada ere eta aurtengo Agora-saria merezi izan arren, noblea ezin deitu dezakegu.

      Kontatze bakuna da soilki, bañan zein zoragarria ta bizia!

      Bere egiazko bizia zabaltzen digu egilleak batere idurizko edergallurik gabe. Nola jaio zan baserri arlotean eta oraindik mutil koskorra zala gurasoak galduta besteren serbitzari jarri bear izan zuen. Hori ta beste amaika gauza mamitsu, gudate denbora eldu arte, batere handi-mandikeririk gabe, gizon zintzo ta tolesgabekoa dan aldetik adierazten dizkigu Sebastian Salaberria'k.

      Liburutxo au sail batean irakurri det, eskuetatik laja eziñik, igandeko arratsalde osoan.

      Â«Pello Errotaren bizitza» beronen alabak kontatutakoa irakurri nuenean berdintsu gertatu zitzaidan. Au ere, bai kontatze zoragarri, jator ta bizia!

      Badakit abska horrek inteletualak diralako batzuen gosea asetzeko ez duala balioko. Bañan onelako liburuetan, Axular'en baño segurantza geiagoz euskal arimaren erroak arkitu ditezke. Bai, esan dedana batzuei heregi handia iruditzen baldin bazaie nere iritziari eusteko prest nago.

      Ainbeste latiñ eta eskolastika ikasi ezkero, apaiz geienek adimena erromanizatua izan bear dute nai ta nai ez. Ikasketan eta Unibersidadetan ibilli diranei berdin gertatzen zaie, naiz ta euskeldun jatorrizkoak izan, dana erderaz ikasi ta ia dana erderaz pentsatu bear.

      Orrengatik esan det Axular baño gure Sebastian, gure Mikela Elizegi ta beste amaika horrelakoak, euskaltasunez maixu obeak ditugu.

      Ontaz ni enaiz nor, jakiña. Ni, zoritxarrez, euskera zartzaroan ikasten asi naiz ta badakit euskal kutsua ta izpiritua atzematen sekula ez dedala lortuko. Nolanai ere, Sebastian Salaberria'ren idaztia irakurri ondoren nere burua pixka bat geiago «euskeratua» sentitzen det. Liburu au idatzi dun gizonak, izpiritu garbi ta noblea duna dirudi, esango degu Unamuno'rekin batera.

      Eskerrik asko zuri, Sebastian. Baita Aita Zavala'ri ere, orren aize garbia bota digulako bere auspo eder orrekin.

 

            |            
  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es