Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Maritain

 

Zeruko Argia, 103 zk., 1965-02-14

 

      Jacques Maritain, filosofo ospetsua dana, kardenal laster ikusiko omen dugun berria, arrigarria benetan zaie batzuei.

      — «Maritain Kardenal? Ondo jaioak gaude —esan omen du gure errikide batek— ez dalarik aspaldi fedeausle ta erdi-herejetzat jotzen genuena orain Eliza goiko maillan ikusi bear? Onelako aldaketak nola ulertu? Orain ere, or ibilliko da diabrua, buruak berotzen!». Alaz ere, ez dirudi asmo hori ain ikaragarria danik, Maritain jaunak sumatutako bideari jarraitzen bai dio Elizak aspalditxo ontan. Eta gañera, zeñek esan du Maritain erdi-herejea danik erri ontan ezagunak ditugun madarikazailleak baizik? Dana dala, paperek diotena gezurra ala egia danik ez ba dakigu ere, Maritain'ekin pentsakide ta lagunik handiena dan Journet teologo sonatua, or dezute «Elizako prinzipe», ta aukera onek agiri azaltzen du gai horri buruzko Aita Santuaren pentsaera nolakoa dan.

      Egia esan, Kristau pentsaerak zor handia dauka Maritain jakintsuarekin, onen azterketa sakonek Eliza ta munduaren arteko elkarritz gaurkoa posible egin bai dute.

      Gero etorri dira besteak, Mounier, De Montcheuil, Pribilla, Congar, Leclercq, Murray ta horrelakoak, bañan errez ikusten da iturburua nun dagon.

      Aurreko mendearen «progreso», sozial-ideiak eta demokrazi jokabidea kondenatutzat jotzen zituzten Kristau geienak, denbora apur bat dala. Berrizalekeri guziak sutzar handi batean erre eta lenengo jokuari len-bai-len itzuli bear zala pentsatzen zuten askok eta berrizale berak sutzarrean kixkali ezkero ondo baño obeto.

      A, mundu modernu madarikatua!

      Bañan Maritain filosofoak mundu berri hortan ondasun ta balore egiazkoak ta oso estimagarriak zeudela erakutsi zuen eta Elizak joku garbia egin zezala ontaz eskatu zuen, Edestiak eskatzen dunaren arauz.

      Â«Egia esan oi duten gezurrak eta gezurra esan oi duten egiak badaude ugari mundu nahastu ontan».

      Beraz, Jainkoaren asmo ta garaiak errespetatu bear ditugu gizonok eta azkeneko epaikundea iñork ez dauka aurreratzerik.

      Badakizute iraka-berdintzan, nola, nagusia lo zegoela, etsaiek ederra egin zioten, bere landan iraka edo zalko ereiñik. Bañan nagusiak «iraka ebakirik gabe azkeneraño utzi zezatela» mintzatu zitzaien morroiei.

      Iraka ta garia batean erabiltzea ez da arazo makala noski. Orra erlijio ta politika gaian koskarik handiena. Ontaz Maritain jaunak demokraziaren aldekoa da-ta bere teori bereziak ba dauzka, guziei atsegin etzaizkienak.

      Norbaitek berak esana jakin nai badu, bere liburuetan —ez bere etsaien liburuetan— irakur beza, geiago esateko ZERUKO ARGIAN tokirik ez dago-ta.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es