Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Erich Fromm pentsalari eklektiko bat

 

Argia, 892 zk., 1980-11-09

 

      Gaur egun Erich Fromm pentsalariaren lanak nahiko arrakasta omen dute Euskalerrian.

      Haren liburuak liburu-denda guztietan aurki ditzakezue, aspaldi honetan obra horien itzultze ugariak egin bait dira, ingelesetik espainolera alegia.

      Mende honetako idazletan Erich Fromm sailkatu nahiez gero, kontuz ibili behar da, Fromm aurpegi askotariko pentsalari edo eklektiko antzeko bat delako.

      Izan ere, bere eklektikotasuna zertan datzan jakiten saiatuko gara segidan.

      Frommek hiru iturritik edan zuen bereziki, alegia, Marxen pentsaera humanistatik, Freuden psikoanalisatik eta bere familian ikasitako antzinako tradizio judutarretik.

      Hala ere, gure pentsalariak hiru sustrai horietatik ez zuen bat ere onartu, edo behintzat osotoro onartu, hiru alorretan heterodoxotzat jokatu zuenez gero.

      Bere liburu batzuetan bistan dago Frommek biblia oso sakonki ezagutzen zuela. Bestaldetik harreman asko izan zuen zenbait adiskide intelektual judutarrekin, Löwenthal, Martin Buber, Ernst Simon esate baterako. Alde honetatik mentalitate judutarrak eragipen handia izan zuen, duda gabe, Frommen pentsaeran.

      Horretzaz gainera, gizon heldua zela erlijio orientalak eta kristau mistikoen esperientziak ikuskatu zituen adiskide sinesdun batzuen laguntzaz.

      Hala eta guztiz ere, Frommek ez zuen inolako erlijiorik onartu, hau da, bere bizitza guztian erlijio gabeko gizona izan zen dirudienez, nahiz eta gauza hauetan barnekoa inork ez ezagutu. Dena den, hamazortzi urte zuela, Unibertsitatera joan eta, han, erlijio praktika guztiak utzita, marxismoari jarraitu zion. Berak esan ohi zuenez, berengan izan zuen eragipenik handiena, Marx izan zen.

      Esan behar da, ordea, marxista bezela ez zela guztiz ortodoxo izan. Marxen humanismoa onartu zuen, ez ordea materialismo historikoa, klase borroka eta gauza asko, marxista batentzat beharrezkoak direnak.

      Beraz, hamaika bider esan den bezela, Fromm, ez zen, marxista zuzena, marxiano edo marxtzale baizik. Urte asko pasatu gabe, marxista desbideratzailetzat salatu zuten marxismoaren nagusiek.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es