Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3:3:3

Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!


Izenondo elkarteak

Izen elkarteetan bezala, izenondo-elkarteetan ere bi multzo handi bereiziko ditugu, osagaien arteko erlazioaren arabera:

  • adjektibo dvandvak: maila berean dauden bi adjektibo elkartzetik sortzen direnak.
  • mendekotasunezko adjektibo-elkarteak: burua eskuinean dutenak.

Ezkerreko osagaia izan daiteke izena nahiz aditzoina, eta bi osagaien arteko erlazioa, berriz, ‘modifikatzaile-buru’ zein ‘osagarri-buru’ motakoa. Azter ditzagun banan-banan adjektibo-elkarte motak.

Izenondo elkarte hauek ikusiko ditugu atal honetan:

Dvandva elkarteak

Erdaratiko adjektiboekin ere usu sortzen dira, gaur egun, bikote-elkarte berriak. Horrelakoak dira, adibidez: (helburu) didaktiko-pedagogikoak, (filosofo) ateo-materialistak, (teoria) sortzaile-transformatzailea, (garapen) logiko-matematikoa, (kultura) greko-erromatarra, (teoria) atomiko-molekularra, (hizkuntza) fino-ugriarrak, (Inperio) austro-hungaroa…

Bahuvrihi-elkarteak

Izenondo-elkarte sintetikoak

-garri balio aktiboan behar dugu. Egin erreferentzia eratorpeneko puntuari: Aho-gozagarri, begi-mingarri, bihotz-hunkigarri, bihotz-erdiragarri, etxe-galgarri, txori-izugarri…

'lotsagabe' moduko elkarteak

  • adargabe, amagabe, antsikabe, atsekabe, axolagabe, babesgabe, baliogabe, beldurgabe, bidegabe, burugabe, dirugabe, ditxagabe, dohakabe, erlijiogabe, errugabe, eskergabe, eskolagabe, fedegabe, kordegabe, lurgabe, lotsagabe, nahigabe, ondragabe, paregabe, preziogabe, tolesgabe, ustekabe, zentzugabe, zorikabe, zuzengabe…
  • Hezigabe, kutsagabe, osagabe, sinesgabe…
  • Iaz zakur ahalkegabe eta hezigabe horiek egindako haginkadak konpontzeko, hiru milioi dolar igorri behar izan. (Zakurra, zeure laguna, Garate, G.)
  • Espainia asmatuberri absurdo horren inposizioan Euskal Herrian, hiritarren nahiaren printzipioa zenbat nahigabe eta tirania kosta izan den, eta zuzenbidearen printzipioa zenbat ezpata eta zuzengabe, ez daukagu gomutatzen zertan luzatu. (Espainiaren arimaz, Azurmendi, J.)

Artiagoitiak (2011) ere “osagarria hautatzen duten izenak” bereizten ditu. Bi multzo bereizten ditu osagarriak hartzen dituzten izenen artean, eta lehen motaren barnean beste bost sail egiten ditu:

  • erlaziozko izen arruntak
    • izen abstraktuak: ardura, beldur…
    • irudi izenak: argazki, erretratu, irudi edo poema…
    • erlaziozkoak diren beste izen konkretu batzuk: arerio, etsai, jabe, lagun, nagusi, zale…
    • senidetasun izenak: senide, ahaide…/
    • kokapen izenak: aitzin/gibel, aurre/atze, azpi/gain…
  • aditzetik eratorritako izenak: kontaketa, laburpena…

Ikus adibideok:

  • aberezale, abertzale, ardozale, bakezale, bertsozale, dantzazale, dotrinazale, edarizale, egiazale, euskaltzale, gerrazale, gizonzale, haragizale, idolozale, industriazale, jakintzazale, jainkozale, literaturzale, neskazale, odolzale, ospezale, pinuzale, sagardozale, soinuzale, umezale / aurrerazale, eginzale, jakinzale, kiskalizale…
  • Tamal andija Euzkeltzandian diran gixon on eta abertzale zintzuak ezagutu ta baten asmuak ontzat-artuten ikustia. (Azalpenak eta beste, "Lauaxeta")
  • Eta odol-garbiko Euskaldun horiek ez ziran ez auzo on, ez bakezale, ez jasankor, bañan aitzitik bortitz, urduri, guduzale ta aundi-izan anaiak: hainbat obe horrelakoak izan direlako, askoz eredugarriago baitukegu orduko Peru Abendañoko bat oraingo Perrando Amezketarrak oro baño. (Artikuluak, Mirande)

Sortaldekoa

Gipuzkoako ipar-ekialdeko herriek, Bidasoa aldekoek (Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), eta Nafarroako Leitzaldekoek, Basaburuakoek, Larraungoek eta Imozkoek osatzen dute Sortaldeko azpieuskalkia. Erdialdeko euskara, sartalderantz bezala, sortalderantz ere zabaltzen joan da, eremu nafarreraino. Sortaldeko azpieuskalkiak erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko zubi-lana egiten du, baina batez ere Gipuzkoako Oiartzunek, Hondarribiak eta Irunek egiten dute zubi-lan hori. Euskara giputzaren berrikuntzak eta euskara nafarreko ezaugarriak biltzen ditu sortaldeko azpieuskalkiak.

Ezaugarri nagusiak:

Hondarribia

Fonetika

  • Erdal hitz amaieretako -on mantendu da Sortaldeko azpieuskalkian, euskara nafarrean bezala: kamiona. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ostera, -on>-oi egin da.
  • Euskara nafarraren bereizgarri diren bokal galtzeen aztarnak (aferesi eta sinkopak) daude eremu honetan: ekarri → karri; egunetan→ eguntan
  • i → e eta, batez ere, u → o bilakatzeko joera dago Nafarroako mendebaleko hizkeretan: kanpotik → kanpotek; gelditu → gelditto; duzu → dozo.
  • e- batez hasten diren hitz batzuetan, lehen silabako kontsonantea galdu ondoren, e + bokala → y bilakatzen da Larraungo, Imozko eta Basaburuako hizkera batzuetan: edan → yan; edozein → yozin.
  • Instrumentalaren atzizkian -s ebakera nafarra dago erdialdeko euskalki barruko Nafarroako hizkera batzuetan: oiñes, erdas

Morfologia

  • Ablatibo pluraleko eta mugagabeko -ta( r)ik morfema.
  • Izan-en 3. pertsona singularrean *a + e → e egin da, Ipar Euskal Herrian eta euskara nafarrean bezala: zen. Eta ez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa gehienean egin den *a + e→ a (zan).
  • *edun-en orainaldian -u- da erroa, Gipuzkoako sartaldean eta erdigunean ez bezala (hauetan -e-: det): dut.
  • Izan-en orainaldian -a- da erroa pluraleko adizkietan, Gipuzkoako sartaldean eta erdigunean ez bezala (hauetan -e-: gea): gara.
  • Ez dira erabiltzen “joan” aditzaren nijoa, dijoa, dijoaz tankerako adizkiak Sortaldeko hizkera gehienetan: die 'doa', zien 'zihoan' (Areson eta Leitzan); nii / naie 'noa' (Goldaratz / Imotz). Salbuespena da Bidasoa ingurua: dijuazte 'doaz', zijuan 'zihoan' (Hondarribia-Irun).
  • Adizkien bigarren pertsona singularrean y- ezaugarri nafarra dago eremu honetako hizkera gehienetan: haiz → yaz
  • Aditz iragankorren hirugarren pertsona pluralean, -te aldaera dago eremu honetako hizkera batzuetan (vs -e): diotet 'diet', sayote 'zaie'… Bigarren pertsona pluralean ere garatu da -te aldaera hori: dusute 'duzue', nasute 'nauzue'…
  • Nor-nori-nork saileko pluralgilea -it- nafarra da eremu honetako hizkera batzuetan: ttiót 'dizkiot', nittizun 'nizkizun'…
  • Geroaldian -en (> -in / -an) atzizkia dago erdialdeko euskalki barruko Nafarroako hizkera batzuetan (vs -go): emanen → emaan. Dena dela, joan den asapaldian atzeraka ari da, eta -ko ere sarri entzuten da Nafarroako mendebal osoan.
  • *edun eta eduki ez dira zeharo nahastu, eta sarri erabiltzen dira *edun-en adizkiak. Mendebaleko euskalkian eta Gipuzkoako eremu zabalean, ostera, eduki da ia erabat erabiltzen dena.
  • -ki aditz atzizkia erabiltzen da alderdi honetako hizkera batzuetan: ibilki, eoki
  • “Ibili” aditzaren trinkoei bukaeran bokal bat eransten zaie zenbait hizkeratan, Nafarroan moduan: naalle 'nabil'.
  • Nafarroako hizkeretan ohikoa den “heldu + izan” egitura erabiltzen da zenbait hizkeratan.
  • Nafarroako hizkeretan ohikoa den “ezin + aditz nagusia + aditz laguntzailea” egitura ere erabiltzen da.
  • “Partizipioa + a” egiturak erdialdeko beste zenbait hizkeratan baino maiztasun handiagoa du. “Partizipioa + ta” egitura ere erabiltzen da, -nta aldaera neutralizatu gabearekin: eginta / inta 'eginda' ; emanta 'emanda'.
  • Mendebaleko euskaran eta erdialdekoan bezala, ohikoa da “egin”erabiltzea aurreko aditzaren indargarri gisa: itsutu in tzen gerran.

Sintaxia

  • Erdialdeko euskalkiko gainontzeko hizkeretan ez bezala, galderetako al partikula ez da hain erabilia.
  • Mendebalean eta Gipuzkoako sartaldean arrotza den bait- aurrizkia erabiltzen da kausa perpausetan, eta baita erlatibozkoetan ere.
  • Denbora eta modu perpausetan, -(e)la ez ezik, -(e)larik(an) aldaera ere bada.
  • Aukeran dira -koz / -kotz, -(e)lakoz / -(e)lakotz aldaerak: galdeek eoten ez giñelakoz.
  • Adberbioak eta predikatuak absolutibo singularrean erabiltzea ez da arrotza. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ostera, mugagabean edo partitiboan erabili ohi da: juxto-juxtoa bizeik geldittu zen.
  • Destinatiboko eta prolatiboko -tako morfema.
  • “Uste izan” aditzaren edo “ustez” adizlagunaren osagarria eratzeko -en menderagailua erabil daiteke: estut uste itxiak iñak diren.

Lexikoa

  • Aldaerak: hitz hasieran g- duten gua 'hoa', guai(n) 'orain', guartu 'ohartu' eta guatze 'ohatze' aldaera nafarrak. Beste aldaera batzuk: altzur / ailtzur 'aitzur', apez 'apaiz', atzendu 'ahaztu', beldur (vs bildur), biño / miño 'baina / baino', bulkatu 'bultzatu', eke 'ke', elkar (vs alkar), esene 'esne', gutti (vs gutxi), guzi (eta guzti), iguzki tankerakoak 'eguzki', iñurri (vs txindurri, txingurri), matel 'masail', nigar (vs negar), obi 'ogi', ttiki (vs txiki), ukittu (vs ikutu).
  • Lexikoa: aieka 'alderdi', alor (vs soro), arotz 'errementaria', arrunt eta hagitz 'oso', aski 'nahikoa', atorra 'alkandora', azienda 'etxeko abereak', azkar 'indartsua', banabar 'indaba', barne 'barru', deus 'ezer', ebatsi 'ostu', esperatu 'itxaron', euntze / pentze 'belardia', ezkila 'kanpaia', gauenara 'saguzaharra', goitti eta beitti 'gora / behera', heldu da 'dator' adierarekin, hiruetanogei eta lauetanogei 'hirurogei / laurogei', iratze (vs garo), jainkoanpaxa 'ortzadarra', karrika 'kalea', kisu 'karea', kontentu 'pozik', kukuso 'arkakuso', lastaila 'urria', listu 'tua', (g)oatze 'ohea', oihan 'basoa', ongi eta hobeki (vs ondo / hobeto), paratu eta jarri 'jarri', pizar 'apur', solastu / jolastu / mintzatu 'hitz egin', tenore 'garaia', zakar 'itsusia', zoritu 'heldu', zurgin 'arotza'.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Sortaldekoa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3