Erabiltzaile Tresnak


gizt:5:5

Tratamenduen erabilera: eredu teorikoak

1960an zorioneko artikulu mamitsu bat ("The Pronouns of Power and Solidarity", 1960) eman zuten argitara R. Brown eta A. Gilmanek: artikulu hartan guztiz arlo emankor bat jorratu zuten, artean sortzen ari zen soziolinguistika jakintza berriarentzat. Lan hura soziolinguistikaren lehen kimuetako bat izan zen eta haren ondoren han-hemenka beste hainbeste fruitu berri ernaldu ziren.

TRATAMENDU BAKARRA HAUEN GUZTIEN ARTEAN? Bonbaiko geltolkia

Kontuan izanik Brown eta Gilmanen lanak eragin ikaragarri handia izan duela geroko ikerlanetan, guztiz egokia iruditzen zait haien teoria halako xehetasun batez aurkeztea; hain zuzen ere, atal honetan, zuzenean eta zeharka, eskema teoriko horrexetaz jardungo dugu.

  • Lehendabizi, Brown eta Gilmanen (1960) teoria [aurrerantzeaen BG laburduraz adierazia] azalduko da
  • bigarrenik, BG eredua egiaztatzeko eta zehazteko saio batzuk aztertuko dira
  • gero, BG eskemaren hipotesi diakronikoak egiaztatzeko zenbait ikerlanen emaitzak jasoko dira
  • eta azkenik, kritikaren galbahetik pasarazi ondoren, bere osotasunean balioztatuko dugu teoria.

— Egilea: Xabier Alberdi

lanaren aipamena nola egin...

Xabier Alberdi, "Tratamenduen erabilera: eredu teorikoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3