PILA HONDAKINAK INGURUMENEAN ZER ERAGIN DUEN ZAGUTU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU ?
Irakurri eta hausnartu...
Hala Campusaren esparruan, nola etxeko esparruan, gastatutako pila eta bateria eramangarriak sortzen ditugu (gailu elektrikoak eta elektronikoak erabiltzeagatik sortzen dira: kalkulagailuak, argazki-kamerak, musika entzuteko gailuak…)
Ezagutu pila motak:
Mota | Iraupena | Erabilerak | |
---|---|---|---|
OINARRIZKO PILAK (agortu ondoren bota egiten dira) |
Gatzezkoak | Laburra- ertaina | Oro har, gailu elektrikoak |
Alkalinoak | Luzea | Oro har, gailu elektrikoak | |
Botoia | Luzea |
|
|
Litioa | Oso luzea (alkalinoek baino 5 aldiz luzeagoa) |
Aplikazio zehatzak
|
|
BIGARREN MAILAKO PILAK (birkarga daitezke, eta "bateria" ere baderitze) |
Nikela - kadmioa (ohikoenak) |
Oso luzea (ehunka aldiz, azkar-azkar, birkarga daitezke) |
Oro har, gailu elektrikoak |
Edukiaren arabera, hondakin arriskutsutzat edo ez-arriskutsutzat har daitezke pilak:
Hondakin arriskutsuak
BAI, elementu hauek dituzten pilak eta bateriak:
- Beruna.
- Merkurioa (adibidez, botoi-pila gehienak).
- Nikela - kadmioa
Substantzia horien ezaugarriak:
Arriskugarritasuna | Arrisku-esaldiak | ||
---|---|---|---|
Beruna | Arriskutsua ingurumenarentzat |
|
|
Toxikoa | |||
Merkurioa | Arriskutsua ingurumenarentzat |
|
|
Toxikoa | |||
Nikela | Kaltegarria |
|
|
Kadmioa | --- | --- |
|
Hondakin ez-arriskutsuak
Aurrez aipatu metalik EZ duten pilak eta bateriak; adibidez, pila alkalino gehienak.
Zenbait datu interesgarri:
-
Pila estaltzen duen metalezko bilgarria hondatzen denean, barruko substantzia kimikoak askatu eta ingurumena kutsatzen da. Gehiago ala gutxiago, uretara irits daitezke substantziak (zuzenean, azaleko uretara iristeagatik edo lurrazalean sartu eta lurpeko ur-masetara iristegatik). Azken ondorio gisa, gizakiaren elikadura-katean pila daitezke (landareetatik eta uretako organismoetatik barrena, batez ere, arrainetatik).
Ingurumen-inpaktu taula Ingurumen-inpaktua Konparazioa 1 botoi-pila 2.000.000 litro ur kutsatzen ditu 4 kideko 3 familiek bizitza osoan edaten duten kantitatea 1 pila alkalino 167.000 litro ur kutsatzen ditu Pertsona batek bizitza osoan edaten duen kantitatea baino gehiago -
Pila birziklatzea pilak dituen metalak berreskuratzean datza; ondoren, lehengai gisa berriro ere merkatuan sartzeko.
-
Piletako eta baterietako osagaien %75 berrerabili daiteke.
PILA HONDAKINA SORTZEA PREBENITU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?
Barneratu eta gauzatu ohitura erraz hauek:
- Ahal baduzu, erosi eta erabili bateria birkargagarriak dituzten gailu elektrikoak eta elektronikoak, pilak erabiltzen dituzten gailuak erosi beharrean (adibidez, argazki-kamerak).
- Pilak erabiliz gero, aukeratu birkargagarriak (500 aldiz baino gehiago erabil daitezke).
- Pentsatu eguzki-indarra darabilten gailuak erabiltzea (adibidez, kalkulagailua).
PILAK BEREIZI ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?
Ba al zenekien…?
Nahiz eta arriskutsuak edo ez-arriskutsuak izan, gastatutako pilak eta bateriak gaikako bilketaren bidez jaso behar dira, beren osagai berrerabilgarriak berreskuratzeko.
Bereizi
Utzi gastatutako pilak eta bateriak udaleko eta merkataritzako gaikako bilketa-puntuetan:
- Puntu berde mugikorrean.
- Garbigunen.
- Gizarte-etxeetan eta udalaren beste eraikin batzuetan.
- Hiriko dendetan (supermerkatuak, bazarrak, argazki-dendak…)
- Oppis (Beheko aldean pilak biltzeko gordailua duten iragarki kartelen euskarria).
- Horrela, birziklatu egingo dira.