Elsevier-en Clinical Key-ren hiru produktutan doako sarrera ekainaren 30era arte: Clinical Key (Spain), Clinical Key Student Nursing eta Clinical Key Student Dentistry.

2021.ko ekainaren 30era arte dago eskuragarri.

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/24

Información sobre acceso gratuito de 3 productos de ClinicalKey: Spain, Dentistry y Nursing

Sarbide mugatu hori produktuaren froga-helburuetarako baino ez da, eta Elsevier taldeak ezarritako baldintzen mende egongo da, erabilera-murrizketak eta erantzukizun-mugak barne 

https://www.elsevier.com/legal/elsevier-website-terms-and-conditions


ClinicalKey: Aldizkari zientifikoak, erreferentzia mediko eta kirurgikoko liburuak, praktika klinikoko gidak, medikamentuen datu-basea, EMC tratatuak, pazienteentzako hezkuntza-fitxak, milioika bideo eta irudi, First Consult/Clinical Overviewsen monografikoak eta Fisterraren gida klinikoak eta algoritmoak ditu. MEDLINEren abstraktetarako sarbidea ematen du gainera, baita eta ClinicalTrials.gov-erako ere, plataformatik atera behar gabe.
EMMeT, Elsevier 's Merged Medical Taxonomyren gaztelaniazko bertsioa erabiltzen du. Elsevierrek sortutako taxonomia bat da hau, klinikoki erabilgarrienak diren terminoak konbinatzen dituena honako mediku-hiztegi estandar hauetan oinarrituta: ICD/CIE, SNOMED-CT, MeSH, LOINC, medikuntza-hiztegiak edo farmakoen datu-baseak

ClinicalKey-ri buruzko informazio gehiago nahi baduzu:  https://www.elsevier.com/es-es/solutions/clinicalkey/resource-center


ClinicalKey Student Nursing: ikasleei modu adimentsuagoan ikasten laguntzen die, erizaintzako erreferentzia-edukia eta ikasteko tresna interaktibo potenteak eskainiz.

• Erizaintzako 60 funtsezko liburu inguru gaztelaniaz, 20 gairi buruzkoak, anatomia eta fisiologiatik hasi eta ikerkuntzaraino
• Kalitate handiko irudi-banku zabala; desblokeatuak eta ikusizko ikaskuntzarako eskuragarriak.
• Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko edukien bilduma

Beren ikasgaien bibliografia gehigarria zuzenean ikasleei bidaltzeko aukera ematen die irakasleei, beraien ezagutzak aberastuz eta areagotuz. Eskubide libredun irudiekin eta eduki garrantzitsuenen zatiekin ere osa ditzakete beren materialak, ikasleekin partekatzeko.


ClinicalKey Student (Dentistry)
Odontologiako eduki berria Clinical Key Student-en barne dago. Oinarrizko arloetako eta arlo klinikoetako irakasgai nagusien azken berrikuntzak biltzen ditu: mundu osoan aintzat hartutako odontologia testuliburuak, ikaskuntza bisuala maximizatzeko milaka irudira sarbidea, laburpen-koadroak, hezkuntza-erabilerarako agertoki klinikoak eta ikonografia, lanak egiteko eta konpetentzien garapenerako laguntza.

 

Sarbidea:

ClinicalKey eta ClinicalKey Student Nursing  plataformetan bibliotekaren katalogoaren bitartez saioa hasita sartu ahal izango da. Plataforma barruan egonik, erregistratu beharra dago, Elsevierren beste plataforma batzuetan (ScienceDirect edo Scopus) kontu bat sortuta baduzu salbu, erabiltzaile-izena eta pasahitza berberak baitira.

ClinicalKey Student Dentistry,  ClinicalKey Student-en barruan dago, bibliotekako katalogoan bilatu eta hasi saioa.

ClinicalKey Student-i buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

https://www.elsevier.com/es-es/solutions/clinicalkey/faculty-and-students 

 

Aplikazio mugikorrak eta informazio gehiago:

IOS eta Android aplikazioen dendetan eskuragarri dagoen doako aplikazio mugikorra ere badu: “ClinicalKey Student Bookshelf”. Baita Microsoft Store-n Windows 10+ eta Mac sistemetarako offline irakurgailu bat ere.

Plataformaren eta aplikazioaren ahalik eta errendimendu handiena lortzeko, baliabide-zentrora jo dezakezu.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

https://www.elsevier.com/es-es/solutions/clinicalkey/faculty-and-students 

2021.ko ekainaren 30era arte dago eskuragarri.