Journal Citation Reports edizio berria eskuragarri dago

Lehenengo argitaratze data: 2021/07/12

Joan den ekainaren 30etik aurrera, Journal Citation Reports (JCR) edizio berria eskuragarri dago, aldizkari zientifikoen munduko ranking garrantzitsuena. Web of Science webgunearen bidezko sarbidea dugu eta, era berean,  ikerketaren ebaluazioaren atalaren bitartez (aldizkariak – eragin faktorea) edo datu-baseen aurkibide alfabetikoaren bidez sar daiteke. Berritasun nagusia Web of Scienceko "Arts & Humanities Citation Index (AHCI)" eta "Emerging Sources Ciation Index (ESCI)" sailetako aldizkariak lehen aldiz sartzea da. Aldizkari horiek ez dute "Eragin-Faktorea" (JIF) jasoko, baina bai metrika berri bat, Journal Citation Indicator (JCI), kategorien arabera egokitutako adierazlea. JCRko aldizkari guztiek JCI izango dute aurrerantzean.

Clarivatek “Descubre el nuevo Journal Citation Reports 2021 (España)” webinarioa antolatu du, doan, online eta gaztelaniaz. Datorren uztailaren 21ean izango da 11: 00etatik 12: 30era.