George F. Smoot, beste Nobel saridun bat UPV/EHUn

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/11

George F. Smoot irakaslea, 2006ko Fisikako Nobel sariaren irabazlea, ikertzaile lanetan arituko da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerren (DIPC). Smoot irakaslea itzal handiko ikertzaile gisa arituko da orain Euskal Herriko Unibertsitateko Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia sailean eta, gainera, DIPCri esleituta egongo da. Unbibertsitateko Bibliotekatik, sekulako berri horren zabalpena laguntzeko helburuz, bere ekoizpen zientifikoaren adierazle bibliometriko batzuk hedatzen ditugu.