Ikasle berriak, ongi etorriak!

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/09

Ongi etorri Bibliotekara!

Unibertsitateko Bibliotekaren izenean, hasi berri den zure bizitzako etapa berri honetara ongi etorria eman nahi genizuke

Bibliotekak eskaintzen dituen baliabideak eta zerbitzuak hobeto ezagutzen laguntzeko, online ikastaro bat prestatu dugu.

Ikastaro hau hainbat dokumentu eta bideoz osatua dago, zortzi urratsetan banatuak, 30 bat minutuko iraupenarekin.

Horrez gain, ebaluazio-galdetegi bat, asebetetze-inkesta bat eta zure ikastetxeko bibliotekari eta prestakuntza-saioari buruzko dokumentazio gehigarria ere erantsi zaio.

Ikastaroan sartzeko, egin klik esteka honetan, zure LDAParekin sartu. Ondoren, matrikulatu eta aukeratu zein hizkuntzatan egin nahi duzun jarduera. Ikusiko duzu oso prozesu sinplea dela.

Jarduera hau gustuko izatea eta EHUko Bibliotekak eskaintzen dituen baliabideak eta zerbitzuak hobeto ezagutzen laguntzea espero dugu