2021ko seiurtekoak: deialdia eta ebaluazio-jarraibideak argitaratu dira

Lehenengo argitaratze data: 2022/01/07

Estatuko Aldizkari Ofizialak, 2022ko urtarrilaren 1eko edizioan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren ebazpena argitaratu zuen, 2021eko ikerketa-jardueraren ebaluaziorako deialdia egiten zuena. Eskabideak urtarrilaren 17tik otsailaren 7ra aurkeztu ahal izango dira. Urtarrilaren 19an #ConversacionesconANECAren lau edizio egingo dira ANECAtven, baremoak eta prozeduraren xehetasunak azaltzeko.
Irizpideek ez dute funtsezko aldaketarik izango, baina ikerketa ebaluatzeko irizpideak garatzeko printzipioak eta jarraibideak aplikatuko dituzte batzordeek.