Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Albisteak

Web of Science onlineko formakuntza

Lehenengo argitaratze data: 2016/12/05

Fecyt-ek, Thomson Reuters-ekin batera (2016ko Abendutik aurrera Clarivey Analytics delakoa), bigarren onlineko formakuntza zikloa (Webex bidez) antolatu du, 2016ko abenduaren 12tik 16ra izango dena, Web Of Science-ren datu baseen berritasun eta funtzionaltasun guztiak jakinarazteko. Gai, ordutegi eta profil desberdinetako 12 saio planifikatu dituzte, premia guztiak asetzeko. Parte hartzeko aurretiko inskripzioa derrigorrezkoa da, bi ikastarotan gehienez.

Formakuntza egindakoan, gogobetetasun inkesta bat jasoko duzu, eta hiru asteren buruan gutxi gorabehera, bertaratze ziurtagiria, posta elektronikoz.