Irakurleku eta talde-lanetarako geleen erreserba

UPV/EHUko biblioteka batzuetan irakurlekuak gorde daitezke QR4Services aplikazioaren bidez; horretarako, postu kopuru bat erabiltzen da, eta gainerakoak erabilera askekoak dira. Talde-lanetarako gelei dagokienez, erreserba aplikazioaren bidez egin behar da beti sistema hori erabiltzen duten biblioteketan.

QR4services aplikazioa erabiltzen duten UPV/EHUko bibliotekak

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka - Carlos Santamaría Zentroa. 334 irakurleku eta 16 talde lanerako gelak. Erreserbak ezabatzea, tel:943018860
Arabako Campuseko Biblioteka - Koldo Mitxelena. 208 irakurleku eta 6 talde lanerako gelak. Erreserbak ezabatzea, tel:945014036
Bizkaiko Campuseko Biblioteka - Leioa. 309 irakurleku eta 18 talde lanerako gelak. Erreserbak ezabatzea, tel:946017946
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Biblioteka - Sarriko. 112 irakurleku eta 5 talde lanerako gelak. Erreserbak ezabatzea, tel:946017053
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Biblioteka. 118 irakurleku eta 5 talde lanerako gelak. Erreserbak ezabatzea, tel:946014358

 

UPV/EHUko gainerako liburutegietan ez da sistema hori erabiltzen.

 

Erreserba-zerbitzua erabiltzeko jarraibideak

  • UPV/EHUko kideentzat bakarrik da.
  • Erabiltzeko, erabiltzaileak alta eman beharko du aplikazioan eta gailu mugikor batean deskargatu beharko du.
  • Erabiltzaile bakoitzeko plaza bakarra erreserbatu ahal izango da.
  • Aldez aurreko erreserba: igandetik aurrera egin daiteke, 19:30ean, hurrengo asteko egun guztietarako, eta gehienez egun bakoitzeko ordu bateko lau txanda (4 ordu) erreserba daitezke.
  • Eguneko erreserba: aurreko eguneko 21:30etik aurrera egin daiteke, iraupen-mugarik gabe.
  • Bibliotekara sartzean, betiere erreserba hasten den ordutik aurrera, mostradoreko langileek erabiltzailearen QR kodea txekeatuko dute mugikorrean.
  • Biblioteka aldez aurretik erreserbatutako txandaren bat erabili gabe behin betiko uzten bada, irteera mostradorean txekeatu eta ondorengo erreserbak ezeztatu beharko dira.
  • Aurrez aurreko erreserba bat ez erabiltzeak penalizazioa dakar berekin (2 txanda ez badira txekeatzen, ezingo da astebetez erreserbarik egin).