-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
Non dago armairu hau?
‘Sendagaien saiakuntza klinikoak genero-ikuspegiarekin’ hitzaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/05/06, 19:10
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Letren Fakultateak ‘Sendagaien saiakuntza klinikoak genero-ikuspegiarekin’ izeneko hitzaldia hartuko du, Begoña Calvo Hernáez katedradunaren eskutik. Hitzaldia ACAEXAk eta Arabako Esperientzia Gelen zuzendaritzak antolatu dute.
Hitzaldian, saiakuntza klinikoak egitean dauden etapak berrikusiko dira, eta farmakoen kasu nabarmen batzuk aipatuko dira zeinen eragina sexuaren arabera desberdina den, baita pazienteentzako inplikazioak ere.
Begoña Calvo Hernáez EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea da, Ospitaleko Farmazian eta Medikamentuen Analisi eta Kontrolean espezialista. 'Medikamentuen Ikerkuntza eta Ebaluazioa' doktorego-programaren zuzendaria izan da, eta osasun-zientzien arloko ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du. Argitalpen ugari egin ditu bere espezialitateko nazioarteko liburu eta aldizkarietan, hainbat gai jorratuz, besteak beste, gaixotasun autoimmuneen tratamenduan erabiltzen diren sendagai biologikoen eta bioantzekoen farmakozaintza. Kongresu eta mahai-inguruetan parte hartu du, eta hainbat hitzaldi eman dizkie osasun-arloko eta farmazia-industriako profesionalei.
Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.