euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»

Carlos III.a Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu du EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/09/24

Ezkerretik eskuinera: Elisa Pérez Vera UNEDeko errektore ohia, Carmen Calvo Estatuko Kontseiluko presidentea, Ángel Arias UC3Mko errektorea eta Adela Asua Batarrita EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna, | Argazkia: UC3M

Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateak 2026-2027 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egin zuen atzo. Jardunaldiaren protagonista nagusiak izan ziren Adela Asua, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedraduna, eta Elisa Pérez Vera, UNEDeko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, honoris causa doktore izendatu baitzituzten Getafeko campuseko Areto Nagusian egindako ekitaldian. “Pertsona ausartak izan dira. Oso ausartak», adierazi zuen UC3Mko errektoreak . “Eskerrik asko ausartak izateagatik eta gizartea denon mesedetan aldatzeagatik”, gaineratu zuen.

Atzoko ekitaldiian, Adela Asuak unibertsitatea bihurtu zuen bere hitzaldiaren erdigune. “Pentsatzeko txoko” gisa definitu zuen, baina ez haurren zigorretan jokabide txar baten inguruan hausnartzeko erabiltzen zen txoko hori, baizik eta Jorge Wagensbergek “ezagutzaren gozamena” deitzen zuena aurkitzeko espazio gisa.

EHUn egidako ibilibide luzean, penalisten hainbat belaunaldi prestatu zituen, horien artean gaur egun gure Zuzenbide Fakultatean irakatsi eta ikertzen duten asko. Arrastoa utzi du ikastegiaren egituran ere, Bizkaiko Sekzioa bultzatu zuenetako bat izan baitzen, Zuzenbide Fakultatea bi campusetan egotera pasaz.

Jurista gisa zuen ospeak Estatuko erakunde gorenetara ere eraman zuen. 2011tik 2017ra Auzitegi Konstituzionaleko magistratua izan zen eta, 2013tik aurrera, haren presidenteordea; urte horietan, garrantzia konstituzional handiko hainbat auziren deliberazioetan parte hartu zuen. 2020an Estatuko Kontseiluko kide iraunkor izendatu zuten, eta Bederatzigarren ataleko presidente izan zen 2023ra arte.

Zuzenbide Fakultateko dekanotza taldeak gogoratu zuenez, “Ibilbide batzuek prestigioa ematen diote Unibertsitate oso bati, eta Asua irakaslearena horietako bat da. Doktoreen Klaustroan sartzean, Carlos III.ak Fakultate honetatik hein handi batean eraikitako obra bat aitortzen du, eta askoz haratago proiektatzen du”.