euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Algaverso spin-offak jaso du Gaztenpresa-MBAe3 saria mikroalgen bidez CO₂ atzitzen duen teknologia batengatik

Esther Blanco-Rayón ikerlariak sustatu duen proiektuan garatutako sistemaren xedea da ETEen eta auzotarren erkidegoen karbono aztarna murriztea

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/07/06

Esther Blanco-Rayón Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzailea | Argazkia: EHU

Esther Blanco-Rayón Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaileak sortutako Algaverso spin-offak Gaztenpresa-MBAe3 2025 saria lortu du mikroalgak erabilita emisioen deskarbonizaziora bideratutako proposamen teknologikoarengatik.

Algaversoren garrantzia trantsizio ekologikoaren erronka nagusienetako bati heltzean datza: CO₂₂ isuriak murriztea. Enpresaren asmoa prototipo bat garatzea da, instalazio industrialek eta etxeetako berotegi sistemek isuritako gasak atzi eta eraldatzeko mikroalgen bidez.

“Garatzen ari garen prototipoak enpresa txiki eta ertainen karbono aztarna txikitzen lagunduko du eta auzotarren erkidegoetako galderenak ere bai” azaldu du Esther Blanco-Rayónek, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailari atxikiak.

Ikertzaileak garatu duen teknologia genetikoki hobetutako mikroalgetan oinarritzen da, gasak deskarbonizatzeko gai dira mikroalga horiek eta CO2₂oxigeno bihurtzeko ere bai, modu efizienteagoan. Prozedura horretan enpresek edo komunitateen galdarek isuritako gasak mikroalgen kultiboetara bideratzen dira tximinien bidez, han eutsi egiten zaie eta biologikoki aprobetxatzen dira. “Gasak atmosferara isuri eta kutsadura hazi ordez, mikroalgek aprobetxatu egiten dituzte hazteko eta oxigeno bihurtzen dituzte”, esan du.

Algaverso deep tech motako spin-off bat da Plentziako Itsas Estazioan (PiE-EHU) garatutako ikerketetatik sortu da eta 2022an eratu zen. Proiektuak zenbait erakunderen babesa du (Bizkaiko campuseko enpresen mintegia, ZITEK; BEAZ eta SPRI) eta isuriak murriztu eta trantsizio ekologikoan laguntzeko irtenbide bioteknologikoak garatzen aritzen da.

Garatutako lanen artean SIA dago (Argiztapen Sistema Automatizatua), patentatutako teknologia hau diseinatu da mikroalgen hazkundea optimizatzeko aldagai batzuen (argiaren intentsitatea, kolorea edo fotoperiodoa) kontrol automatizatuaren bidez. Sistema horrek kultiboen urruneko monitorizazioa ere ahalbidetzen du eta eraginkortasun fotosintetikoa maximizatu nahi du, ekoizpena hobetzeko.

Unibertsitatearen arloko ikerketa, garapen teknologikoa eta aplikazio praktikoak

Blanco-Rayónen esanetan teknologia honen indargune nagusietako bat kultibo inguru desberdinetara egokitzeko gaitasuna da. “Aplikatzeko aukera ugari dago, oso agertoki desberdinetan erabil baitaiteke. Erabiltzailearen espazio eta beharretara egokitu daiteke sistema, beraz, aukera egokia izan daiteke tamaina eta kokapen desberdinetako enpresentzat”, esan du.

Gaur egun, enpresaren ahaleginetako zenbait mikroalgen kultiboen hobekuntza genetikora bideratuta daude, CO2 hori O2 bihurtzea efizienteagoa izan dadin eta finantzaketa bila ere badabiltza teknologiaren garapenean eta mailaketan aurrera egiteko.

Saria eman da EHUren MBAe3 – Ekintzailetza ea Enpresa Zuzendaritza Masterraren alorrean, LABORAL Kutxaren Gaztenpresa eta Lanbiderekin lankidetzan eta urtero aitortzen ditu programako ikasleek garatutako enpresaren arloko proiektuak eta erdigunean jartzen ditu ikerketa, berrikuntza teknologikoa eta gizartean eta ingurumenean eragina izateko potentziala duten ekimenak, eta horietako bat da Algaversok CO2 isuriak murrizteko egindakoa.