euskaraespañol

Redes sociales campusa

Mintegia

Artearen Historia eta Kultura Bisuala ikertzeko metodologiari buruzko mintegi iraunkorra

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/06/02 Noiz arte: 2026/06/03

Kokapena

Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Micaela Portilla ikerguneak Arabako Campuseko Errektoreordetzako Ikerketa Babesteko Mintegi Iraunkorra hartuko du, Artearen Historiako eta Kultura Bisualako ikertzeko metodologiari buruz.

Mintegi hau irudiekin pentsatzeko metodologiak ikertzen eta bateratzen saiatzen da, bai lanketa artistikotik, bai teoria bisualetik edo artearen historia kritiko “hedatuetatik”. Hauxe da gure abiapuntua: artelanak eta irudiak subjektuek ikusten dituzten objektu estankoak izateaz gain, “agentzia” ere badute. Haiekin elkartzen garenean, interakzio konplexuak gertatzen dira, eta interakzio horiek truke sinboliko, material, ekonomiko, politiko eta sozialen sarean gertatzen dira.

Artearen historiak ibilbide historiografiko luzea du, eta hainbat lanketa metodologiko garatu dira. Beraz, une egokian gaude formula tradizional haiekin (formalismoa, positibismoa, ikonografia, eta abar) dugun harremanetako moduaren inguruko gogoeta egiteko, kasu batzuetan proposamen eguneratuak eginez edo, zuzenean, beren muga edo gabeziak gaindituko dituzten estrategia berriak proposatuz. Begirada eta ikuspegi desberdinak bateratuz, mintegi honek topagune eta eztabaidagune bihurtu nahi du, diziplina eta irudiekin elkarreragiteko dugun modua birpentsatzera bideratuta.

Metodologia sendo eta berrituak garatzea da, agian, artearen historiak eta, oro har, irudien azterketak aurrean duen erronka handienetako bat. Horrela etengabeko elkarrizketa sustatu nahi da, berrikuntzek edo gogoetek (bai presakoek, bai ibilbide luzekoek) ikertzaileentzat (IRI eta 3. zikloko ikasleak) nahiz beren ibilbidea ikerkuntzarantz bideratu nahi duten ikasleentzat baliagarria izango den eztabaidarako eremuak topa ditzaten.

Izena emateko epea: 2026ko Ekainaren 1era arte

Eskeinitako plazak: 25

Parte hartzeko eskaera orria

Onarpena, izen-ematearen ordena zehatzaren arabera. Arabako campuseko irakasle eta ikertzaileek izango dute lehentasuna.