euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Hitzaldia

Donostiako Giza Eskubideen Ikastaroak 30 urte bete ditu

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2026/10/29 Noiz arte: 2027/04/07, 19:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Badira 30 urte EHUko Zuzenbide Fakultateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle talde batek Giza Eskubideei buruzko Ikastaroak abian jarri zituela Donostiako Udalarekin elkarlanean. Hainbat ezagutza-arlotatik etorritako mundu osoko 300 aditu baino gehiago igaro dira bertatik, eta 70 ikaslek baino gehiagok jaso dute Estrasburgoko René Cassin Institutuaren Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideari buruzko Ikastaroa egiteko beka.

Legelariak ez ezik, politologoak, kazetariak, soziologoak, diplomatikoak... ere izan dira. Zuzenbidearen esparruan, mundu osoko unibertsitateetako irakasleak eta auzitegi nazionaletako (Auzitegi Nazionala, Auzitegi Gorena, Konstituzio Auzitegia) eta nazioarteko (Nazioarteko Justizia Gortea, Jugoslavia ohirako Auzitegia, Nazioarteko Zigor Gortea, Giza Eskubideen Amerikarretako Gortea, Giza Eskubideen Europako Auzitegia...) eragile juridikoak ere.

Ikastaroen hogeita hamar urteak direla eta, urritik datorren urteko apirila arte luzatuko den programak hainbat gai jorratuko du; esateko, Palestina, Eliza katolikoa eta pederastia, islama eta demokrazia, memoria historikoa... hurrenez hurren.

Ikastaroetara joatea librea da, edukiera bete arte, baina beka eskuratu ahal izateko derrigorrezkoa da ikastaroetan matrikulatzea (cursosddhh.fac.derecho@ehu.eus).

PROGRAMA

Urriaren 29a, osteguna. San Telmo Museoa

"Palestina: nazioarteko ordena humanitarioaren porrota" RAQUEL MARTÍ. Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia (UNRAW) Espainako zuzendari exekutiboa 2008tik.

Azaroaren 12, osteguna. Aldapeta Maria Ikastetxea

"Justiziaren eraldaketa" ALVARO GARCÍA ORTIZ. Estatuko fiskal nagusia (2022-2025). Galiziako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzako ingurumen-espezialista. 2005ean akusazio publikoa egin zuen “Prestige” auzian.

Azaroaren 26a, osteguna. San Telmo Museoa

"Islama edo demokrazia, eztabaida faltsua" LEILA NACHAWATI. Komunikazioan eta gatazkan doktorea Carlos III Unibertsitatean. Al Jazeera, El País edo Público aldizkariekin kolaboratzen du. SyriaUntold atariaren sortzaileetako bat.

Abenduaren 17a, osteguna. Aldapeta Maria Ikastetxea

"Nazioarteko auzitegiak eta demokrazia" EDUARDO FERRER MAC-GREGOR POISOT. Magistratua. Giza Eskubideen Gorte Interamerikarreko presidente ohia.

2027ko otsailaren 3a, asteazkena. Aldapeta Maria Ikastetxea

"Espainiako Eliza eta pederastia" JULIO NÚÑEZ. El País egunkariko sexu-abusuen ataleko kazetaria, 2022an Ortega y Gasset Kazetaritza Saria jaso zuen hortaz agindajo txostenagatik.

2027ko otsailaren 17a, asteazkena. San Telmo Museoa

"Diktadura frankistaren biktimen justiziarako eskubidea”. JOSE RICARDO DE PRADA SOLAESA. 1990etik Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako magistratua. Garai batean nazioarteko epailea izan zen BosniaHerzegovinako Gorteko Gerra Krimenen Salan.

2027ko martxoaren 17a, asteazkena. Aldapeta Maria Ikastetxea

"Zer gertatzen da konkistatutako eskubideekin? Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako erasoa” OLGA RODRIGUEZ. Diario.es-eko kazetaria, Ekialde Ertainean eta Giza Eskubideetan espezializatua. Bereziki Palestinari dagokionez.

2027ko apirilaren 7a, asteazkena. Antzoki Zaharra

"Atochako sarraskia (1977ko urtarrilaren 24an) eta haren ondorioak Espainiako historian mende erdi geroago". Mahai-ingurua hiru abokatu laboralistekin: MANUELA CARMENA, CRISTINA ALMEIDA eta PACA SAUQUILLO