2015eko Olinpiada Zientifikoetako diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/15 Noiz arte: 2015/05/14, 18:00 - 14:32
Deskribapena
Ostiralean, maiatzak 16, 18:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), 2015eko Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako Olinpiadetako parte-hartzaileei aintzatespena egiteko ekitaldia ospatuko da.
Bertan, diplomak banatuko zaizkie irabazle zein parte-hartzaileei, eta baita ikastetxeetan haiek prestatzen jardun duten irakasleei ere. Euskadiko ikastetxe desberdinetako batxilergoko 190 ikasle inguruk hartu dute parte aurtengo olinpiada zientifikoetan.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Fernando Plazaola, UPV/EHUko ikerketa arloko errektoreordea
- Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikaren zuzendaria
- Esther Domínguez, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
- María Victoria Albizu, Fisikarien Elkargoko kidea
- Pascual Román, Kimikako koordinatzailea
Ospakizunean, UPV/EHUko Kimika Organikoa Saileko katedradun Esther Letek hitzaldia eskainiko du "Cuando las moléculas se miran en el espejo" izenburupean. Ekitaldiaren bukaeran ohorezko aurreskua dantzatuko da.
Saritutako ikasleak:
BIOLOGIAKO OLINPIADA
Urrezko Domina: Nerea Díaz, Irlandesas ikastetxea. Irakaslea: Emma Zamalloa.
Zilarrezko Domina: Carmen Orcajo, P. Andrés de Urdaneta ikastetxea. Irakaslea: Alberto Bejarano.
Brontzezko Domina: Enrique Acha, Irlandesas ikastetxea. Irakaslea: Emma Zamalloa.
FISIKAKO OLINPIADA
Urrezko Domina: Eki Gonzalez, Julio Caro Baroja BHI (gainera maila nazionalean ere zilarrezko domina eskuratu zuen). Irakaslea: José María Cuesta.
Zilarrezko Domina: Nerea García, P. Andrés de Urdaneta ikastetxea. Irakaslea: Alize Marroquín Martínez.
Brontzezko Domina: Mikel García de Andoin, Colegio Vizcaya. Irakaslea: Irene Cantero.
MATEMATIKAKO OLINPIADA
Urrezko Domina: Martín Ortiz, Bilboko Escolapios ikastetxea (gainera maila nazionalean zilarrezko domina eskuratu zuen, hamargarren sailkatu baitzen). Matematikako tailerrak prestatua.
Zilarrezko Domina: Borja Hernando, P. Andrés de Urdaneta ikastetxea. Matematikako tailerrak prestatua.
Brontzezko Domina: Marta Aldasoro, Bilboko Botikazar BHI. Matematikako tailerrak prestatua.
GEOLOGIAKO OLINPIADA
Urrezko Domina: Txaber Altube, Fray Juan de Zumarraga (Durango). Irakaslea: Mertxe Antxia.
Zilarrezko Domina: Iker Apraiz, Fray Juan de Zumarraga (Durango). Irakaslea: Mertxe Antxia.
Brontzezko Domina: Pedro Ramírez, Gernika BHI. Irakaslea: Gotzone Imaz.
KIMIKAKO OLINPIADA
Urrezko Domina: June García, Askartza Claret ikastetxea. Irakaslea: Xabier Egaña.
Zilarrezko Domina: Pablo Gutierrez, Gaztelueta ikastetxea . Irakaslea: Imanol Goyarrola.
Brontzezko Domina: Eki González, Julio Caro Baroja BHI. Irakaslea: Arantza Iturriaga.