euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

EHUko Enara Gaines ikaslea Munduko Oratoria Txapelketako 30 hizlari onenen artean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/07/20

Ainara Gaines, EHUko Eztabaida Elkarteko (ADUEEE) lehendakaria
Ainara Gaines, EHUko Eztabaida Elkarteko (ADUEEE) lehendakaria | Argazkia: EHU

Enara Gaines, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zuzenbideko Graduko ikaslea, EHUko Eztabaida Elkarteko (ADUEEE) lehendakaria eta eztabaida akademikoko txapeldun nazionala, LEDUk (Liga Española de Debate Universitario) antolatutako 2026ko Munduko Oratoria Txapelketako 30 hizlari onenen artean sailkatu da.

Enara Gaines buru duen EHUko Eztabaida Elkarteak (ADUEEE) eztabaida eta oratoria sustatzen ditu ikasleen artean, pentsamendu kritikoa, argudio-gaitasuna eta jendaurrean aritzeko trebetasunak garatzeko. Gaitasun horiek, balio handikoak bai esparru akademikoan bai profesionalean, praktikan jartzen dira, hain zuzen ere, Munduko Oratoria Txapelketa bezalako lehiaketetan.

Ekainaren 24an egindako lehiaketaren lehen fasea gainditu ondoren, Enarak beste fase bati egin beharko dio aurre orain. Aurrera jarraitzeko, ezinbestekoa du publikoaren babesa sare sozialen bidez; izan ere, "Atsegin dut" bidez lortutako botoek azken puntuazioaren %30 osatzen dute.

Bozketa 20ko 22:00ak arte egongo da zabalik, Liga Española de Debate Universitarioren Instagrameko profil ofizialean. EHUk unibertsitate-komunitate osoa animatzen du Enara babestera eta nazioarteko lehiaketa honetan aurrera egiten laguntzera.

▶️ Hemen ikus dezakezu bere hitzaldia, eta "Atsegin dut" emanez babesa adierazi:

https://www.instagram.com/reel/DavWKftTkZX/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=NTc4MTIwNjQ2YQ==

Atsegin dut bakoitzak boto bat balio du!