euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Erizaintzaren Nazioarteko Eguna: pazienteekin kafe-solasaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/05/12, 11:00 - 16:00

Kokapena

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Erizaintzaren Nazioarteko Eguna dela eta (maiatzaren 12a), Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasle eta irakasleak eta ASPANOVAS Bizkaiko Elkarteko kideak kafe baten inguruan elkartuko dira, esperientzia pilotu gisa, solasean aritzeko. Bertan, erizainen jardun profesionalaz gehien baloratzen dutena partekatuko dute, eta elkarrekin hausnartuko dute hobeto egin dezaketenari buruz.

ASPANOVAS minbizia duten haur eta nerabeen gurasoen Bizkaiko Elkartea da.

  1. Saioa: 11:00etan Erizaintzako 5. eta 6. Ikasgeletan
  2. Saioa: 16:00etan Erizaintzako 5. Ikasgelan

Erizaintzako graduko irakasle batzuek denbora daramate Graduko prestakuntzan pazienteen ahotsa txertatu nahian, etorkizuneko profesionalak garatzeko ezinbestekoa iruditzen zaielako.