Ezagutzaren eta teknologiaren transferentziari buruzko jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/06/09, 10:00
Kokapena
Bideokonferentzia gela - Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campusako Laskaray Ikerketa Zentroaren Areto Nagusian ‘Ikerketa emaitzen transferentzia, ekintzailetza eta enpresak sortzeko EHUren araudi berria (spin-off)’ jardunaldia izango da.
Jardunaldiaren helburua da ezagutza eta teknologia transferitzen laguntzeko ekimenak ezagutaraztea, Arabako Campuseko ikastegietako irakasle eta ikertzaileentzat eta EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat eskuragarri egon daitezen.
Bestalde, eta beste urte batzuekiko berritasun gisa, EHUk Gobernu Kontseiluan onartutako enpresak sortzeko Spin-Off araudi berria eta hura onartu ondoren EHUko ekintzailetzan eragingo duten berrikuntza nagusiak komentatzeko tarte bat egongo da.
Jarduera gaztelaniaz izango da eta sarrera doakoa.