euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Isabel Etxeberria, Alexander Gallarreta, Usue Olatz Aspiazu, Ion Iñaki Zendoia eta Iñaki Iurrebaso nabarmendu dira euskarazko tesien IX. Koldo Mitxelena sarietan

Saridunek diploma eta 3.000 euro gordin jasoko dituzte, eta sari-emate ekitaldia azaroaren 30ean izanen da, EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo)

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/11/02

Jaurdunaldiaren posterra
Jaurdunaldiaren posterra | Argazkia: EHU

Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurtengo edizioa bederatzigarrena da eta lehenengoz euskarazko tesi guztietara zabaldu da deialdia. EHUkoak ez ezik (54), Deustuko Unibertsitateko (1), Nafarroako Unibertsitate Publikoko (1) eta Universidad de Navarrako (1) tesiak ere jaso dira. Euskal Herriko, Espainiar Estatuko eta nazioarteko 18 unibertsitatetako adituren zuzendaritzapean idatzi dira tesi horiek.

Guztira 57 tesi aurkeztu dira sarietara: Artea eta Giza Zientziak arloan, 15 tesi; Ingeniaritza eta Arkitekturan, 4 tesi; Zientzietan,  10 tesi; Osasun Zientzietan, 11 tesi; eta Gizarte eta Lege Zientzietan, 17 tesi.

Mitxelena sariak orain dela 16 urte eman ziren estreinakoz, eta euskarazko doktorego tesiak sustatzeko helburuarekin sortu ziren. Sariek, euskarazko zientzia bultzatzeaz gain, ikertzaile gazteen lana aitortzen dute eta prestigioa ematen diote euskarari, maila goreneko aitortza eginez.

Saridunak arloz arlo

GIZA ZIENTZIAK ETA ARTEA

Sariduna: Isabel Etxeberria Ramirez

Tesiaren izenburua: Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak

Unibertsitatea: EHU

INGENIARITZA ETA ARKITEKTURA

Sariduna: Alexander Gallarreta Canteli

Tesiaren izenburua: Emisio gidatuen neurketa behe-tentsioko banaketa-sarean (2-500 kHz)

Unibertsitatea: EHU

ZIENTZIAK

Sariduna: Usue Olatz Aspiazu Iturbe

Tesiaren izenburua: Denbora errealeko partikula-tamainaren eta partikula-tamainaren banaketaren monitorizazioa emultsio-polimerizazioko prozesuetan

Unibertsitatea: EHU

OSASUN ZIENTZIAK

Sariduna: Ion Iñaki Zendoia Beaumont

Tesiaren izenburua: Coxiella burnetiiren infekzioa: etxeko hausnarkarien eta basa-faunaren eragina giza Q sukarraren agerraldietan, genotipo partekatuak eta kontrol-neurrien eraginkortasuna

Unibertsitatea: EHU

GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIAK

Sariduna: Iñaki Iurrebaso Biteri

Tesiaren izenburua: Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa

Unibertsitatea: EHU