euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko Proba (USaP) egin zutenen % 71,4k gainditu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/07/08

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko ezohiko Probako (USaP) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 1.332 ikasleetatik 951k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 71,40 gainditu du; ekaineko ohiko deialdian gainditutakoen portzentajea % 96,73 izan zen.

Ezohiko deialdira, halaber, nota igotzeko aurkeztu dira Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 624 pertsona; batez ere, Matematika II, Biologia eta Kimika ikasgaietara.

Izan ere, USaP-ek bi fase ditu: batetik, sartzeko fasea, Batxilergoko ikasleak gainditu behar duena graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartu ahal izateko, eta, bestetik, onartze fasea, borondatezkoa, sarbide-fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko aukera ematen duena.

Beheko taulan ezohiko deialdiko USaPen onarpen faseko (Batxilergokoen) emaitzen datu nagusiak biltzen dira:
   

AURKEZTUAK

1.332

GAINDITUAK

951

PORTZENTAJEA

% 71,40
CAMPUSA ARABA

258

201 % 77,91
  BIZKAIA 686 441 % 64,29
  GIPUZKOA 387 309 % 79,84
  CAMPUS gabe* 1 0 % 0,00
HIZKUNTZA EUSKARAZ 925 700 % 75,68
  GAZTELERAZ 407 251 % 61,67

* Campusik gabe: Hainbat arrazoirengatik (Batxilergoa duela hainbat urte amaitu izana, unibertsitateko ikasle izatea...) USaP egiteko beren buruari campus bat esleitu ez dioten ikasleak.

Gaur argitaratu diren datuak behin-behinekoak dira eta berrikusketa eskatzeko aukera izango dute, ohi bezala, euren kalifikazioarekin konforme ez dauden ikasleek. Horretarako eskaria egin beharko da Sarbidean uztailaren 8, 9 eta 10ean. Hilaren 16an argitaratuko dira berrikusketen emaitzak eta behin betiko notak.

USaPi buruzko informazio guztia orri honetan kontsultatu ahal da: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/sarbideak/batxilergoa-eta-goi-mailako-heziketa-zikloak/usap/ezohiko-deialdia/egutegia