euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Inaugurazioa

XXVI. Zientzia Astearen inaugurazioa Donostian

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/11/04, 10:50

Kokapena

Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Euskal herriko Unibertsitateak (EHU) 2026ko Zientzia Astearen inaugurazioa egingo du Donostian. Aurten, azaroaren 4tik 7ra bitartean antolatuko da ekimena.

Inaugurazioan parte hartuko dute:

  • Gotzone Barandika, EHUko Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordea.
  • Jon Gurrutxaga Mongelos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendari orokorra.

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari zuzentzen zaion jaialdia da. Helburua euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da. Aldi berean, jakin-mina piztu eta deskubritzeko gogoa sustatu nahi da. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, horretan egunero lan egiten duten EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

“Zientzia eta Artea” uztartuko ditu aurtengo edizioak

Donostian 11 tailer, 12 txoko, 4 ibilbide-didaktiko, 2 erakusketa, eta hainbat konferentzia eta bestelako ekitaldi antolatuko dira Zientzia Asteak irauten duen egunetan zehar. Guztiak egongo dira aurtengo “Zientzia eta Artea” gaiari lotuta.

Zientziak mundua ulertzen laguntzen digu; arteak, berriz, beste begirada batetik behatzen, interpretatzen eta sentitzen. Bi eremu horiek elkartzen direnean, errealitatea ezagutzeko eta azaltzeko aukera berriak sortzen dira. 

Ikasleentzako txokoak

Donostian, Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko 1.145 ikasle inguruk hartuko dute parte Tabakalerako txoko zientifikoetan. Bisita horiek oso interesgarri eta motibagarriak gertatu ahal zaizkie, are gehiago, bide akademikoa aukeratzeko garaia hurbiltzen zaienean.

Laguntzaileak eta kolaboratzaileak

Ekimen hauek guztiak aurrera eramateko, EHUren antolakuntzak hainbat erakunde eta eragileren lankidetza eta babesa ditu. Zientzia Astea Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen da, eta Arabako eta Gipuzkoako foru aldundien, Bilboko, Barakaldoko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko Udalen, Vital Fundazioaren eta ecampusen babesa du. Horrez gain, jardueretako batzuk G9EU4RESEARCH proiektuaren barruan kokatzen dira. Unibertsitateen 9. Taldeak (G-9) sustatutako ekimen hori Europako Batzordeak finantzatzen du, Marie Skłodowska-Curie Ekintzen (MSCA) bidez. Ekimen horren helburua Europan ikerketa-karrerak sustatzea da, eta Europar Batasunaren ikerketa- eta berrikuntza-esparruko programa den Horizonte Europaren barruan kokatzen da. 

Informazio gehiago Zientzia Astearen webgunean