euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Inaugurazioa

XXVI. Zientzia Astearen inaugurazioa Vitoria-Gasteizen

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2026/11/04, 10:50

Kokapena

Bibat museoa
Cuchillería Kalea 54. -01001- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2026ko Zientzia Astearen inaugurazioa egingo du Vitoria-Gasteizen. Aurten, azaroaren 4tik 8ra bitartean antolatuko da ekimena.

Inaugurazioan parte hartuko dute:

  • Ana Del Val, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol foru diputatua
  • Ixone Fernandez de Labastida, EHUko Arabako Campuseko errektoreordea
  • Nerea Jauregizar, EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendaria
  • Sonia Diaz de Corcuera, Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren zinegotzia

Zientzia Astea izaera ludikoa eta pedagogikoa duen eta adin guztietako jendeari zuzentzen zaion jaialdia da. Helburua euskal gizartea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea da. Aldi berean, jakin-mina piztu eta deskubritzeko gogoa sustatu nahi da. Zientzia entzun, dastatu, ikusi, usaindu, ukitu, eta sentitzeko aukera paregabea da, horretan egunero lan egiten duten EHUko irakasle eta ikertzaileen eskutik.

“Zientzia eta Artea” uztartuko ditu aurtengo edizioak

Vitoria-Gasteizen 18 tailer, 9 txoko, 4 ibilbide-didaktiko, 3 erakusketa, eta hainbat konferentzia eta bestelako ekitaldi antolatuko dira Zientzia Asteak irauten duen egunetan zehar. Guztiak egongo dira aurtengo “Zientzia eta Artea” gaiari lotuta.

Zientziak mundua ulertzen laguntzen digu; arteak, berriz, beste begirada batetik behatzen, interpretatzen eta sentitzen. Bi eremu horiek elkartzen direnean, errealitatea ezagutzeko eta azaltzeko aukera berriak sortzen dira. 

Ikasleentzako bisita gidatuak

Vitoria-Gasteizen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko 960 ikasle inguruk hartuko dute parte Bibat Museoko txoko zientifikoetan. Bisita horiek oso interesgarri eta motibagarriak gertatu ahal zaizkie, are gehiago, bide akademikoa aukeratzeko garaia hurbiltzen zaienean.

Laguntzaileak eta kolaboratzaileak

Ekimen hauek guztiak aurrera eramateko, EHUren antolakuntzak hainbat erakunde eta eragileren lankidetza eta babesa ditu. Zientzia Astea Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin elkarlanean antolatzen da, eta Arabako eta Gipuzkoako foru aldundien, Bilboko, Barakaldoko, Donostiako eta Vitoria-Gasteizko Udalen, Vital Fundazioaren eta ecampusen babesa du. Horrez gain, jardueretako batzuk G9EU4RESEARCH proiektuaren barruan kokatzen dira. Unibertsitateen 9. Taldeak (G-9) sustatutako ekimen hori Europako Batzordeak finantzatzen du, Marie Skłodowska-Curie Ekintzen (MSCA) bidez. Ekimen horren helburua Europan ikerketa-karrerak sustatzea da, eta Europar Batasunaren ikerketa- eta berrikuntza-esparruko programa den Horizonte Europaren barruan kokatzen da. 

Informazio gehiago Zientzia Astearen webgunean