Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/21
2026ko maiatzaren 14an, Iberoamerikako Etxean (Cadiz), Zientzia, Arte eta Letren Hispanoamerikako Errege Akademiak Bizkaiko kide urgazle izendatzeko harrera-saio publikoa egin zuen Jesús María Valdaliso fakultateko honetako katedradunarentzat. Bere sarrera-hitzaldiak Itsasoa eta Espainiako ekonomia XIX. mendean izan zituen gai nagusitzat. Akademiko berriaren aurkezpena María del Carmen Cózar Navarro akademikoak egin zuen. Hitzaldiaren ondoren, akademiko berriak erakundearen diploma eta domina jaso zituen.
Hitzaldiak, Revista Hispanoamericana aldizkarian (https://revista.raha.es) argitaratuko denak, itsasoak eta itsas industriek XIX. mendean Espainiako ekonomian izan zuten eragina aztertzen ditu. Espainiak 1898an jasandako itsas porrotek, azken kolonien galera eta herrialdea nazioarteko ikuspegian behin betiko bigarren mailako potentzia bihurtzea eragin zuten. Gertakari horiek, ezkortasun sentimendu bat sortu zuten Espainiaren eta espainiarren itsasoarekiko harremanaren inguruan. Ikuspegi horrek XIX. mendeko itsas industrien historiografia ekonomikoan eragina izan zuen 1990era arte. 1990etik aurrera agertu zen ekoizpen historiografiko berria oinarri hartuta, itsasoak XIX. mendeko Espainiako ekonomian izan zuen eginkizuna aztertzen du hitzaldiak: elikagai-iturri gisa (arrantza), salgaien eta pertsonen garraiorako bide gisa (merkataritza eta nabigazioa), nazioarteko ekonomian integratzeko mekanismo gisa, enplegu-iturri gisa, hainbat industria eta zerbitzuren merkatu gisa (hala nola ontziolak eta itsas aseguruak), eta kolonien kontrolerako bitarteko gisa.