Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saila
Lehenengo argitaratze data: 2026/05/25
EHUko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saileko irakasle eta ikertzaile nagusi den Igor Calzada, Europako Batzordeak Adimen Artifizialaren (AA) gobernantzaren arloan sustatutako nazioarteko garrantzi handiko bi forotako kide hautatu dute: Frontier AI Expert Forum eta AI Act Advisory Forum.
Batetik, Frontier AI Expert Forum foroan nazioarteko adituak elkartzen dira Europan adimen artifizial aurreratuaren garapenarekin lotutako erronka estrategiko, erregulatzaile eta demokratikoei buruz politika publikoak formulatzeko.
https://digital-strategy.ec.europa.eu/en/news/commission-seeks-experts-forum-frontier-ai
Bestetik, AI Act Advisory Forum foro aholkularia, AAri buruzko Europako Araudiaren (AI Act) ezarpen eta garapenarekin lotutako organo kontsultatiboa da; araudi hori gaur egun nazioarteko AAren erregulazio-esparru nagusitzat jotzen da, mundu mailan.
Bi foroetan parte hartzeak Sailaren nazioarteko proiekzioa indartzen du Science for Policy ikuspegian, bereziki AAren gobernantza aurreratuan, ekonomia publiko eta urbanoan, politika publikoetan eta lurralde-berrikuntzan lotutako arloetan.