Blackboard Collaborate Ultra bilera gunera sarbidea

Nabigatzaile eta sistema eragileekin bateragarritasuna

Ondorengo helbidean nabigatzaile eta sistema eragileei buruzko eguneratutako informazioa aurki daiteke.

https://help.blackboard.com/es-es/Collaborate/Ultra/Moderator/Get_Started/Browser_Support

2020/03/11an deskargatutako taula honetan nabigatzaile eta sistema eragile bateragarriak azaltzen dira- garrantzitsua da nabigatzaileen bertsio eguneratuak izatea.

Nabigatzaile bateragarrien zerrenda

Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak

Audio irteera konprobatu (bilerara sartu aurretik)

Bilera gunera sartu aurretik ekipoan aukeratu dagoen audio irteera konprobatzea komeni da. Ondorengo irudian Window 7 sistema eragilea duen ordenagailuko ezarpen aukerak ikus daitezke.

Audioaren konfigurazioa

Ondorengo irudian, erreprodukzio gailuen aukeraketa ahalbidetzen duen gunea erakusten da.

Audio-gailua hautatzea

Ordenagailuan audio erreprodukziorako eskuragarri dauden gailuen zerrenda azaltzen da. Marka edo seinale orlegiak lehenetsitako gailuak zeintzuk diren adierazten du. Beste aukeraren bat lehenetsi bezala aukeratzeko, eskuin botoiarekin nahi den gailuaren gainean klik egin beharko da.

Mikrofonoa partekatu (audio sarrera)

Saioa hastean, lehenetsitako  audio gailua (1) eta bide horretatik sartzen den doinu maila adierazten dira (2). Gainera, menu hedagarri batean (3) ordenagailuan erabilgarri dauden gailuen zerrenda zabaltzen da, beraietako bat aukeratu nahi izanez gero.

Audio maila onargarria izanez gero, “Sí funciona” sakatu (4). Horrela ez balitz, “No, necesito ayuda”.

Audio proba

Aukeraketa hau aplikazioan egin beharrean, nabigatzailean egitea ere posible da (Firefox pantaila harrapaketa).

Audio proba Firefox nabigatzailetik

Audioaren kalitatea hobetzeko eta itzulketak saihesteko mikrofonoa integratuta duten entzungailuak erabiltzea gomendatzen da. Aldi berean aktibatuta dauden mikrofono kopurua ere zaintzea garrantzitsua da.

Kamera partekatu

Audio sarrerarako gailua aukeratu ondoren, nabigatzaileak kamera gailu hori erabiltzeko baimena eskatuko digu:

Chrome-ekin egindako pantaila harrapaketa
Firefox-ekin egindako pantaila harrapaketa

Ondoren, kamera erabiltzeko prest dagoela baieztatzeko eskatzen da, “Si funciona” aukeratuz (1). Kamerak ez du irudirik azalduko behealdean azaltzen den kamera ikonoa sakatu eta aktibatzen den arte (2). 

Bideo proba

Audio eta bideo ezarpenak

Ondorengo irudian “Nire ezarpenak”(Mis ajustes)  “Audio eta bideo ezarpenak” (Ajustes de audio y video) atalaren baitan dauden aukerak ikus daitezke. (ikus "Saioak moderatzea eta edukiak aurkeztea").

Gailuak egoki funtzionatu ezean, baimenak esleitzeko prozesua eta audio eta kamera konfiguratzea berrabiarazi daitezke (1).

Gainera, bilerako partaide orok gunearen zenbakia eta pin pertsonala erabil ditzake (2) audioa jaso eta emateko. PIN zenbakia erabiltzaile bakoitzarentzat ezberdina da eta ohiko audio sarbide-irteerak baliogabetzen ditu.

Audio eta bideo ezarpenak

Bestalde, emandako baimenak bertan behera utz daitezke adierazitako elementuaren gainean sakatuz.

Emandako baimenak ezeztatzea

Tutorialak (erabiltzaileentzako tour-ak)

Lehenengoz bilera gunean ordenagailu batetik sartzean, “tutoriala hasi” (iniciar tutorial) aukera azaltzen da (1). Aukera hau beranduagorako utzi nahi izanez gero, “beranduago” (más tarde) (2) aukeratu.

Saltatu tutoretza