eGela /eGelaPItik kanpo bilera gunea sortzea

Zerbitzu hau ondoko helbidean eskuragarri dago: https://ehu.eus/bilerak.

LDAP erabiltzaile eta pasahitza sartu ondoren, bilera gune zerrenda eta “saioa sortu” (crear sesión) botoia (1) agertuko dira. Saioaren izena, data eta beste ezarpenak zehaztu beharko dira.

Bilera gune baterako sarbidea

Hauek dira partaide ugariko (10 partaide baino gehiago) bilera guneak izan beharko lituzkeen gomendatutako ezarpenak . Partaide jakin batzuei “hitza emateko” unean-uneko rola eslei dakieke. (ikus Partaideak atala)

Partaideentzako gomendatutako ezarpenak

Ondoren irudian, dagoeneko sortuta dagoen bilera gunera sarbidea erakusten du. eGela/ eGelaPIrekin lotura ez duen bilera gunea sortzen denean, partaide guztiak gonbidatu gisa sartuko dira, gunea sortu duena salbu. Aurretik gonbidatu rolak izan ditzakeen aldaerak zehaztu beharko dira “gonbidatu partaide” edo “gonbidatu aurkezle”(2). “Partaide” rola erabiltzea gomendatzen da  Ondoren, “guneko esteka” kopiatu eta mezu bidez partaide izango denari helarazi.  “Partaide” (participante) rola erabiltzea gomendatzen da, gunearen dinamikara egokitzen den heinean, behintzat(Bilera guneko rolak atala ikusi).

Sortutako bilera gunera sarbidea

Esteka horrekin partaideak zuzenean bilera gunera sartu ahal izango dira, gunean izan nahi duten izena zehaztu ondoren. Ez da beharrezkoa LDAP erabiltzailea bilera gune hauetara sartzeko.

Saioaren hasiera

Ondorengo irudian agertzen den bezala, bilera gunearen sortzaileak, “moderatzaile” rola izateko hiru puntutxuen gainean sakatu (1) eta ondoren “saiora sartu” (2) botoia sakatu beharko du. 

Kontutan izan behar da baita, bilera gunearen sortzaileak telefono zenbaki bidezko sarbidea eskain dezakeela Internet konexiorik ez duen norbaiti.  Esteka honek entzun eta hitz egiteko aukera ahalbidetzen ditu, baina ez pantailan azaltzen diren edukiak ikustea. Probintziarteko deia izango da eta erabiltzen duenarentzat dagokion kostua izango du. 

Moderatzailearen aukerak