Bileretarako gune birtual bat sortu eGela/eGelaPIn

Beharrezkoa da gela birtual bat izatea:

  • eGela: GAURen Gradu, Master ofizial, Berezko Titulu eta doktoregorako irakasgaietan irakaskuntza karga duen irakaslegoak eGelan guneak eduki ditzake. Guneen sorrera edo alta Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen bidez gauzatuko da. Kudeatzaile honen bidez, irakasleek eGelan guneak sortzeaz aparte, beste hainbat ekintza ahalbidetzen ditu baita: taldeen bateratzeak, segurtasun kopien kontsulta, edukien karga... eGelan dute tokia baita Gela Birtual Transbertsalek, hauek ikasturte mailan, gradu mailan,  master edo berezko titulu mailan sor daitezke.

  • eGelaPI: UPV/EHUko edozein kidek (IIP zein AZP) eska dezake eGelaPIn gune bat. Beharrezkoa izango da eskariak Sail, zerbitzu ikastegi edo ikerketa taldearen babesa izatea. eGelaPIko guneak Aginte panela >Ikastaro eskaerak blokearen bidez gauzatuko dira. Informazio gehiago.

eGela / eGela PI bilera gunea konfiguratu

eGela/ eGelaPIn Blackboard Collaborate Ultra bilera gune bat sortzeko, 1) edizioa aktibatu 2) “gehitu jarduera edo baliabidea” botoia sakatu eta 3) “Collaborate” jarduera aukeratu.

Gune bat konfiguratzeko urratsak

Orokorra

Ondorengo irudian “Orokorra” atalean zehaztu beharrekoak adierazten dira.

“Orokorra” ataleko beharrekoak (1)

  1. “Saioaren izena”, ikastaroaren orrialde nagusian eta jardueraren orrian azalduko da.

  2. “Deskribapena”, jardueraren orrian azaltzen da, eta aukerazkoa ikastaroaren orrialde nagusian erakustea (2.1. laukitxoa).

  3. “Hasiera” ordua eta data. Bilera gunea adierazitako ordua baino 15 minutu arinago eskuragarri izango da.

  4. “Iraupena”. “Ikastaroaren iraupena” aukeratuz gero, hasiera datan adierazitako egunetik aurrera gunea beti eskuragarri izango da.

Beste konfigurazio batzuk

Konfigura daitezkeen beste aukera batzuk ondoko irudian ikus daitezke.

“Orokorra” ataleko beharrekoak (2)

  1. Kalifikazioa aktibatzea posiblea izan arren, “kalifikatzailean” bertan egitea hobe litzatekeEskuliburua.

  2.  “Moduluen ezarpen komunak” atalaren baitan, talde-modua zehatz daiteke, “taldeek ezin elkar ikusi” edo “taldeek elkar ikusten dute” aukerekin. Aukera biekin ondorio berdina lortuko da, ikasle bakoitzak dagokion taldeko bilera gela sarbidea izango du. Baina Blackboard Collaborate Ultrak eskaintzen dituen “Lan taldeak” erabiltzea gomendagarriagoa litzateke.
    OHARRA: talde konfigurazio ikastaro mailan zehaztu baldin bada, jarduera mailan aldatzeko aukera izango da (eskuliburua kontsultatu) Gune birtualeko ikaslego guztiarekin bilera bat egin nahi izanez gero, bilera birtualak eGela/eGelaPI-z kanpo gauzatzeko aukera eskuragarri izango dela kontutan izan. (ikusi 2. Atala “eGela /eGelaPItik kanpo biera gunea sortzea”)

  3. Bilera guneei eskuragarritasuna muga dakieke, beste jarduerei bezala.

  4. Ikastaroaren kudeaketa >Ikastaroaren ezarpenak> Osaketaren jarraipena aktibatu bada,  jarduera hau osatu gisa hartzeko baldintzak (“bilera gunera sartu” ”kalifikazioa jaso”) zehaztu ahal izango dira atal honetan. 

eGela / eGela PItik bilera gunera sarbidea

Behin konfigurazioa bukatuta, gunera sarbidea ematen duen orrialdea sortzen da. “Sartu saiora” botoia sakatu gunean sartzeko. Botoi hau azaltzen ez bada, konfigurazio datuak aztertzea beharrezkoa izango da- “hasiera data” “iraupena”... 

Saiora sarbidea