Bilera guneko rolak

Hiru rol mota izan daitezke  bilera gunearen baitan:

  • “Moderatzaile” (Moderador) rolarekin bilera guneko partaideen rolak kudea daitezke, edukiak aurkeztu eta bilera grabatu. Rol hau izango dute,  bai eGela/eGelaPI bidez bilera gunea sortzen duten irakasleek eta baita, https://ehu.eus/bilerak (ikus "eGela/eGelaPItik kanpo bilera guneak sortu") aukeraren bidez sortu dutenek ere.

  • “Aurkezle” (Presentador) roldunek arbela, fitxategiak eta pataila parteka ditzakete, baina ezin izango dituzte “Edukiak patekatu” (Compartir contenido) ataleko beste aukera guztiak erabili (sondeoak, tenporizadore, lan taldeak). Ezin izango dituzte ezta erabiltzaile ezta grabaketak kudeatu ere.

  • “Partaide” (Participante) rola dutenen baimenak saioaren ezarpenetan zehazten dira. Rol hau dute eGela/ eGelaPI bidez bilera gunera sartzen diren ikasleek.

 https://ehu.eus/bilerak bidez sortutako guneetan erabiltzaileak gonbidatu bezala sartzen dira, ezarpenetan zehaztutako baimenekin (ikus "eGela/eGelaPi-tik kanpo bilera gunea sortu")