Galdetegiaren elaborazioa (1): Tresnen antolakuntza

Galdetegia jarduerak, lehenengo fase batean, ikasleei galderak aurkezteko aukera eskaini eta bigarren fasean, ikasleek emandako erantzunak ikusi eta aztertzeko aukera eskaintzen ditu.

Galdetegiko egokitzapenetarako sarbidea

Prestakuntza edo antolakuntza fasean, batez ere, “Editatu ezarpenak” (1) eta “Editatu galdetegia” (3) orriekin lan egin beharko da- beste elementuak ere garrantzizkoak izango diren arren:

  • “Editatu ezarpenak” formularioan, galdetegiaren xehetasunak finkatzen dira. Formulario honetan galdetegiren helburuaren araberako (ebaluazio proba, berrikuspenerako jarduera autoebaluaziorako proba) aukeraketa egingo da. Epeak, iraupena, saiakera, feedback-a etab. ezarriko dira. Hau da galdetegi berri bat sortzean zabaltzen den formularioa, (1.1) menuaren bidez ere sartzerik dagoen arren.

  • “Talde” eta “erabiltzaile salbuespenen bidez talde edo erabiltzaile jakin batentzat denbora aldetik gelako gehiengoari ezarritako murrizketak aldatzeko aukera dago.

  • “Editatu galdetegia” (3) orrian galderak aukeratu eta orrien antolakuntza gauzatuko da. Ausazko galderak gehi daitezkeen tokia ere izango delarik.

  • “Aurreikusi” (4) elementuak galdetegiaren aurrebista bat eskaintzen du.