Hezkuntza Metabertsoaren garaian. Oraina eta... etorkizuna?

Deskribapena

https://www.uik.eus/es/curso/educacion-tiempos-del-metaverso-presente-futuro
https://www.uik.eus/eu/jarduera/hezkuntza-metabertsoaren-garaian-oraina-etaetorkizuna

Metabertsoa benetako edo irudimenezko egoeretan oinarritutako esperientziez gozatzeko aukera ematen duen ingurune birtuala da. Metabertsoan, mila kilometroko distantziara egiten ari den arte-erakusketa batera joan gaitezke, eta ikusgai dauden artelanekin ikusmen- eta ukipen-mailan elkarreragin dezakegu; baita simulatutako mundu bateko festa batean parte hartu ere, beste pertsonen irudikapen grafikoekin elkarreraginean. Hori guztia errealitate birtuala, errealitate areagotua, 3D ereduak edo adimen artifiziala bezalako teknologien erabilerari esker egin daiteke. Ikastaro honetan, Metabertsoak eta lotutako teknologiek hezkuntzaren esparruan ikasteko, irakasteko eta erlazionatzeko modua nola alda dezaketen aztertuko da.

Zer abantaila dakartza teknologia eta Metabertsoa hezkuntzan erabiltzeak? Zer erronka planteatzen ditu? Zer esperientzia berritzaile ari dira garatzen gaur egun hezkuntzaren arloan? Hauek dira Uda Ikastaroan zehar landuko diren galderetako batzuk, teknologiari, Metabertsoari eta horrek hezkuntzan duen eraginari buruzko ikuspegi eguneratua eta kritikoa eskaintzeko helburuarekin. Ikastaro hau edozein etapatako hezkuntzarekin zerikusia duten pertsonei zuzenduta dago: irakasleei, ikasleei, ikertzaileei eta abarri, eta Metabertsoari eta horren hezkuntza-inplikazioei buruzko hausnarketarako, elkartrukerako eta ikaskuntzarako gunea izan nahi du.

Programa

Zuzendariak

  • Mikel Villamañe Gironés UPV/EHU
  • José Vicente Lafuente Sánchez UPV/EHU

Helburuak

  • Metabertso kontzeptua eta haren ezaugarri nagusiak ulertzea.
  • Metabertsoaren teknologietan oinarritutako hezkuntza-esperientzia berritzaileak ezagutzea.
  • Metabertsoak hezkuntzarako dituen abantailak eta oztopoak ezagutzea.

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

eGelaPI arautu gabeko irakaskuntzarako laguntza tresna

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/06

Ondokoa jakinarazten dizuegu:

UPV/EHUk unibertsitateko kideen esku jarri du irakaskuntza plataforma telematiko bat, eGela PI deitua, arautu gabeko irakaskuntzari laguntzeko tresna gisa. Graduko edo graduondoko berezko tituluen eta ikastaro osagarrien arloan erabil daiteke. Halaber, plataforma honetan egongo dira irakasle eta ikertzaileentzako edo AZPko langileentzako prestakuntza ikastaroak eta unibertsitateko kudeaketarekin edo ikerketarekin lotutako beste jarduera mota batzuk; betiere, UPV/EHUko administrazio unitate edo organo baten babesa badute (zerbitzua, saila, ikerketa taldea…).

**** Ez dira eGelaPIn, irakaskuntza arautuko (Gradu edo Master Ofizialen kasua) irakasgaiei dagozkien eskariak onartuko, izan ere, horientzat eGela plataforma baitago

Irakaskuntza plataforma telematiko honetara sartzeko nabigatzailean idatzi beharreko helbide hau da: https://egelapi.ehu.es/

Informazio lagungarria Campus Birtualeko web orrian duzue

Plataformaren arloko gorabeherez Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (ELZ/CAU)  arduratuko da, eGela plataformaren kasuan bezala.

Ondo izan