Webex bideokonferentzia zerbitzu berriaren aurkezpena

Webex aurkezpena

Irailaren 1etik aurrera, Webexek Blackboard Collaborate ordezkatuko du bideokonferentzia zerbitzu gisa (https://ehu.eus/bilerak).

Esteka honen bidez, eGelaPIren EHUedonondik ikastaroko atalera sar zaitezke. Bertan, tresna hori aurkezteko uztailaren 26an eta 27an egindako saioen grabazioak daude (gaztelaniazko eta euskarazko saioak, hurrenez hurren). Tresna berri horri buruzko kontsultak egiteko foro bat ere badago.

Eskuliburuena eskuragarri dago atal honetan (ikus ondorengo dokumentuak).

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Maria Dolores Castrillok, UNEDeko Filologi irakasleak, emandako hitzaldia: "MOOC ikastaro on baterako gakoak" (irailaren 18an)

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/08

MOOC (Massive Open Online Course) ikastaroak hezkuntza arloan hartzen ari diren garrantzia uka ezina da. Ikastaro hauek teknologia berrietan oinarrituz -batez ere, bideo bidezko edukiak- mundu osoko unibertsitate onenetako irakasleek eskeintzen dituzten baliabide irekiekin osatzen dira. Maria Dolores Castrillo irakasleak ("I PREMIO MECD-.TELEFÓNICA L.S.-UNIVERSIA A LA INICIATIVA DE MOOCs EN MIRÍADA X" irabazleak) MOOC bat prestatu eta emateko jarraibideak azalduko ditu.

Hizlariari buruz informazio gehiago:

UNED: https://portal.uned.es/portal/page?_pageid=93,693737&_dad=portal&_schema=PORTAL

Blog: https://es.hypotheses.org/author/aleesp

ResearchGate:https://www.researchgate.net/profile/Maria_Dolores_Castrillo_De_Larreta-AzelainNoiz: irailaren 18an (ostirala) 12:30etatik 14:00etara

 

Noiz: irailaren 18an (ostirala) 12:30etatik 14:00etara

Non: Liburutegi Nagusiaren eraikineko Batzar aretoan (1go solairua)  (Leioa)

Ekitaldi hau streaming bidez emango da helbide honetan.
https://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html