eCampus-Home

eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea

Multzokako matrikulazioa CSVtik

Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala). 

* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.  

Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek.  Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era  jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar). 

eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala). 

* Federatuak  EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik. 

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

eGela: programatutako geldialdia 2024ko uztailaren 15etik 21era eta ikasgela birtualen ikasturte aldaketa 2024/25era

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/19

Gogorarazten dizuegu eGela plataforma Moodle-ren bertsio berrira eguneratuko dela eta, horretarako, zerbitzua aldi baterako eten beharko da. Eguneratze hori ezinbestekoa da plataformaren funtzionamendu egokia eta segurtasuna bermatzeko. 

Geldialdia uztailaren 15etik 21era arte (biak barne) izango da eta eGela plataformari (https://egela.ehu.eus) bakarrik eragingo dio. 

2024ko uztailaren 22tik aurrera, irakasleek beraien eGela 2024/25 gela birtualak aktiba ditzakete Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez (https://gestion.ehu.es/gav/), baldin eta ikasturte berrirako GAURen ikasturterako irakaskuntza enkargua grabatuta badute. 

Esteka honetan informazio zehatzagoa kontsulta daiteke: https://www.ehu.eus/eu/web/ecampus/ikasturtearen-aldaketa

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan CAUren bitartez: https://www.ehu.eus/cau

2023/24 ikasturteko gela birtualak eskura egongo dira irakasle eta ikasleentzat eskuragarri egongo dira 2024ko irailaren 30era arte. Berezko tituluen eta doktorego-tituluen kasuan, 2023/24 ikasgela birtualak 2024ko azaroaren 30era arte egongo dira lanerako prest.  

eCampus Zerbitzua