Webex bideokonferentzia zerbitzu berriaren aurkezpena

Webex aurkezpena

Irailaren 1etik aurrera, Webexek Blackboard Collaborate ordezkatuko du bideokonferentzia zerbitzu gisa (https://ehu.eus/bilerak).

Esteka honen bidez, eGelaPIren EHUedonondik ikastaroko atalera sar zaitezke. Bertan, tresna hori aurkezteko uztailaren 26an eta 27an egindako saioen grabazioak daude (gaztelaniazko eta euskarazko saioak, hurrenez hurren). Tresna berri horri buruzko kontsultak egiteko foro bat ere badago.

Eskuliburuena eskuragarri dago atal honetan (ikus ondorengo dokumentuak).

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Hezkuntza Berrikuntza eta Irakaskuntza Sarean IV Kongresu Nazionala

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/30

“Universitat Politècnica de València”k 2018ko uztailaren 19 eta 20rako “Hezkuntza Berrikuntza eta Irakaskuntza Sarean" IV Kongresu Nazionala antolatu du (IN-RED 2018).

Topaketa honen helburua, gai honen inguruan beste espainiar unibertsitate publikoetan dagoeneko badiren foroetara gehitzea izango litzateke. Beti ere, testuinguru eta eremu ezberdinetako kideen arteko hartu-emanak, berrikuntza eta hezkuntza teknologian interesa duen irakaslegoaren hausnarketa eta eztabaida bultzatzea unibertsitate mailako ikasketa-irakaskuntza prozesuaren kalitate hobekuntza sustatzeko tresna oinarrizkoak direlako ustetan.

Kongresuari buruzko informazio gehiago ondoko estekan http://inred.blogs.upv.es/.