Bilera birtual batera sarbidea Collaborate erabiliz

Collaborate online modalitateko irakasgaietarako lagungarri den tresna da. Irakasleek audio eta bideoa partekatzea, edukiak aurkeztea (arbela,, pantaila eta fitxategiak) ahalbidetzen du. Ikasleek aldiz, saioa jarrai dezakete eta bertan parte har dezakete (txat, audio…) irasleak ezarritako ezarpenen arabera. Gaineratu baita, grabaketa kontsultatzea ere izango dutela- saioa grabatu izan baldin bada.

Bilera geletara edo saioetara ondoko eretan gauza daiteke:  

  • eGela /eGelaPI ko guneetatik  
  • posta elektroniko edo beste bide bat erabiliz helarazitako esteka bati esker

Dokumentu honetan bilera birtual batera nola sartu eta nola parte har daitekeen azalduko da.

Saiora sartu aurretik

Bilera birtualek hezkuntza alorreko egoera askotan esperientzia  gustukoak eskain ditzakete. Aholku azkar batzuk emango dira arazoak eta denbora galtzeak saihesteko, adibidez:

Nabigatzaile eta sistema eragileekin bateragarritasuna

Bateragarria eta eguneratutako nabigatzailea erabiltzea ezinbestekoa da konexio egokia ziurtatzeko.  Ondorengo helbidean nabigatzaile eta sistema eragileei buruzko eguneratutako informazioa aurki daiteke.

https://help.blackboard.com/es-es/Collaborate/Ultra/Moderator/Get_Started/Browser_Support

Taula honetan sistema eragile bateragarriak azaltzen dira- garrantzitsua da nabigatzaileen bertsio eguneratuak izatea.

Nabigatzaile bateragarrien zerrenda

Audio irteera konprobatu (bilera saiora sartu aurretik)

Bilera gunera sartu aurretik ekipoan aukeratu dagoen audio irteera konprobatzea komeni da. Ondorengo irudian Window 7 sistema eragilea duen ordenagailuko ezarpen aukerak ikus daitezke.

Audioaren konfigurazioa

Ondorengo irudian, erreprodukzio gailuen aukeraketa ahalbidetzen duen gunea erakusten da.

Audio-gailua hautatzea

Ordenagailuan audio erreprodukziorako eskuragarri dauden gailuen zerrenda azaltzen da. Marka edo seinale orlegiak lehenetsitako gailuak zeintzuk diren adierazten du. Beste aukeraren bat lehenetsi bezala aukeratzeko, eskuin botoiarekin nahi den gailuaren gainean klik egin beharko da.

eGela / eGela PItik bilera gunera sarbidea

Bilera saiora sartzeko Collaborate izeneko jardueraren orrian sartu beharko da, zeina more koloreko gezi batekin identifikatzen den- irudian ikus daitekeen bezala.

Bilera saiora sartzea

Gunera sarbidea ematen duen orrialdea zabaldu eta  “Sartu saiora” botoia sakatu gunean sartzeko. Botoi hau saioaren hasera ordua baino 15 minutua arinago aktibatzen da edo “ikastaroaren iraupena” baldin badu hasiera datatik edozein unetan izango da erabilgarri.  

Sartu saiora

eGela / eGelaPItik kanpo bilera gunera sarbidea

eGela /eGelaPItik kanpo bilera gune edo saiora sartzeko aurretik irakasleak bidelitako esteka beharko da. Saioan izen eta abizenarekin identifikatu (1) beharko da, barruan bakoitza nor den jakiteko. Ondore “saiora sartu” (unirse a la sesión) sakatu (2). 

Saioaren hasiera

Bilera gunearen sortzaileak telefono zenbaki bidezko sarbidea eskain dezakeela Internet konexiorik ez duen norbaiti.  Esteka honek entzun eta hitz egiteko aukera ahalbidetzen ditu, baina ez pantailan azaltzen diren edukiak ikustea. Probintziarteko deia izango da eta erabiltzen duenarentzat dagokion kostua izango du.

*Aukera hau ez da mikrofonoa eta aurikularrak ordezkatzeko erabili daitekeen telefono deiaren “pin pertsonala”rekin nahastu behar. Ikusi "Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak" atala.