Bilera gunearen funtzionalitateak

Ondorengo pantaila harrapaketan alboetako panelak ikusgai daudelarik, aukera guztiak ikus daitezke.

Aplikazioaren funtzionalitateak jasotzen dituen pantaila

Hurrengo elementuak nabarmenduko dira:

  1. Ezkerraldeko menu zabalgarria. Ezkerraldean goialdean azaltzen den ikonoan (1.1.) sakatuz zabaltzen da . Berton azaltzen dira “Grabaketa hasi” (Iniciar grabación) (1.2) eta “Saioa itxi” (1.3) (Cerrar sesión) aukerak ere.  

  2. Eskuinaldeko menu zabalgarria. Eskuinaldean behealdean dagoen ikonoan sakatuz zabaltzen da menu hau (2.1). Behealde horretan aurkitzen dira baita “Txat” (Chat), “Partaideak” (Asistentes), “Edukiak partekatu” (Compartir contenido) eta “Nire ezarpenak” (Mis ajustes) aukerak ere.  

  3. Erdigunean behealdeko azaltzen diren aukerak: “Nire egoera eta Ezarpenak” (Mi estado y Ajustes), “Audioa partekatu” (Compartir audio), “Bideoa partekatu” (Compartir vídeo) eta “Eskua altzatu” (Levantar la mano).  

Eskuinaldeko menuan azaltzen diren aukerak

Nire ezarpenak

Behealdean azaltzen diren kontrolen bidez ere,  ezarpenak kontsulta daitezke ("Erdialdean behealdeko kontrolgunea" atala ikusi)

Audio eta bideo ezarpenak

“2.2 Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak” atalean azaldu dira  kontuan izan beharrekoak (kontsultatu "Erabili beharreko beste gailuen ezarpenak" atala).

Jakinarazpenei buruzko ezarpenak

Ezarpen hauek jakinarazpenak kudeatzea ahalbidetzen dute, adibidez, “Norbait saiora sartu edo irten denean”,  “Norbaitek txat bidez mezua argitaratzen duenean”, “Norbaitek eskua altxatzen duenean”. Ezarpen hauek erabiltzaileenak dira, pertsonalak. Beraz, saio bakoitzaren hasieran erabiltzaileei  gehien komeni zaiena aukera dezaketela azaltzea gomendatzen da. 

Edukiak partekatu

Partaideek ez dute edukiak partekatzeko baimenik. Atal honetan, moderatzaile edo aurkezle rola duen beste norbaitek partekatzen duen fitxategi edo aplikazioaren izena azalduko da. Aurkezle rola izanez gero, edukiak nola partekatu daitezkeen jakiteko "Aurkezle gisa edukiak partekatu" atala kontsultatu.

Partaideak

Atal honetan partaideen zerrenda ikus daiteke, rol ezberdinen arabera sailkatuta, irudian ikus daitekeen bezala:

Partaideen zerrenda

Saioko partaide bakoitzeko mikrofonoa aktibatuta duen (1.1), seinalearen kalitatea (1.2) eta txat bidaltzea (1.3) aukerak azaltzen dira.

Txat komunikazio tresna

“Txat” (chat) tresnak (1) komunikazio bide azkar bat mantentzeko aukera eskaintzen du, zalantzak argitzeko edo izan daitezkeen konexio arazoak konpontzeko. Irudian ikus daitekeen bezala, txat orokor bat dago (1.1). Bestalde, txat pertsonal bat ere izan daiteke partaideetako baten batekin (1.2).

Txat tresna

Txat fitxa zabalduta ez dagoenean, mezuak leiho emergente (1) batean eta irakurri gabeko kontadore (2) batean erakutsiko dira baita.

Txateko mezuen adierazlea

Txat kanalean, partaide bat saioara sartu denetik izan diren mezuak ikus daitezke. Konexio arazoren bat izanez gero, eta berriro konektatu beharra izanez gero, aurreko mezuetara sarbidea galduko da.

Txateko mezuak

Erdialdean behealdeko kontrolgunea

Kontrolgune honek 4 elementu ditu: “Nire egoera eta Ezarpenak” (1) (Mi estado y Ajustes), “Audioa partekatu” (2) (Compartir audio), “Bideoa partekatu” (3) (Compartir video) eta “Eskua altxatu” (4) (Levantar la mano).

* Ezarpen hauek, saioaren ezarpenetan horrela adierazten denean soilik izango dira eskuragarri.

Erdialdean behealdeko kontrolgunea

Nire egoera eta ezarpenak

Botoi hau sakatuz (1), partaideen artean emotikonoen bidez bakoitzaren momentuko egoera adieraztea ahalbidetzen da.

Nire egoera eta ezarpenak

Honela, galdeketa edo sondeo azkarrak egin eta feedback arinak jaso daitezke. Emotikono hauek erabiltzaileen zerrendan 30 segundoko denbora tartean erakutsiko dira (1).

Feedback

Audio eta bideo kontrolak

Botoi hauek bileran norbere audio eta bideoa aktibatu eta desaktibatzeko aukera eskaintzen dute.

Audio eta bideo kontrolak

Ondokoa gomendatzen da:

  • Audioa desaktibatu hitz egiten ez denean, soinu itzulerak sahiesteko.

  • Bideoa desaktibatu pantailaren gehiengoan okupatzen duen edukia partekatzen  denean eta konexio arazoak hatzematen direnean.

Eskua altxatu

 “Eskua altxatu” (“levantar la mano”) botoiak partaideei  hitza eskatzeko aukera ematen die. Hurrengo irudian aukera hau aktibatuta agertzen da. Zenbakiak hitza eskatu dutenen artean partaide horrek duen hurrenkera adierazten du.

Hitza eskatzeko

Bistaratzea ahalbidetzen duten beste kontrolak

Aplikazio edo pantaila aurkezten denean, bistaratzen kontrolak erabil daitezke partekatutako eduki horren tamaina zehazteko (1).

Bistaratzeko aukerak

Gainera, goikaldean eskuinaldean dagoen ikonoan sakatuz “Talde era” (modo de grupo eta modo de orador) eta “hizlari era” artean aldatzeko aukera eskaintzen du.

Talde era / Hizlari era

Aurkezle gisa edukiak partekatu

Behin saioa hasita, moderatzaileak aurkezle rola esleitu dakioke saioko partaideei. Ondoko irudian, rol horrekin “edukia partekatu” (compartir contenido) aukerak eskaintzen dituen baliabideak ikus daitezke.

Edukiak partekatu (aurkezle gisa)

Arbel hutsa partekatu

Arbelak marrak, formak eta idazteko aukera eskaintzen ditu.

Aplikazioa / pantaila partekatu

“Aplikazioko leiho” (Ventana de la aplicación) (2.2) eta “Chormeko fitxa” (Pestaña de Chrome) **(2.3) aukera daitezkeen. Horietako bat aukeratu ondoren (3), “Partekatu” (Compartir) botoia aktibatuko da (4).

Pantaila partekatu

* Pantaila harrapaketa hau Chrome nabigatzailearekin egin da.
** Aukera hau Chrome nabigatzailea erabiltzen denean dago eskuragarri soilik.

“Pantaila osoa” (Toda la pantalla) edo bilera gauzatzen ari den leihoa “Aplikazioko leihoa” aukeratuta partekatuz gero, kiribil bat sortuko da bertan dagoen edukiarekin- irudian ikus daitekeen bezala:

Leihoen kiribila

Hau gertatuz gero, fitxaz aldatzea nahiko da efektu hau desagertzeko. Baina agertzea saihesteko, ondorengo prozedura jarrai daiteke:

  • Nabigatzaileko bi leiho erabili, bata bilera gunerako eta bestea, erakutsi nahi diren edukietarako.

  • Edukia partekatzean “Aplikazioko leihoa” (Ventana de la aplicación) aukeratu eta bilera birtuala gauzatzen ari ez den leihoa aukeratu.

Gaineratu behar da baita, “Pantaila osoa” (Pantalla completa) edo “Chromeko fitxa” (1) (Pestaña de Chrome) aukerak aukeratuz gero, gunean sortzen ari den audioa transmititzea posible da. Ondorengo irudian UPV/EHUko Yotube (2) ataria aukeratu da eta bertan “Audioa partekatu” (3) (Compartir audio) aukera markatu da.

Youtube audioa partekatu

Edukia partekatzen bukatzeko, goialdean eskuinean azaltzen den “Stop” ikonoa sakatu beharko da (1).

Edukia partekatzen bukatzea

Fitxategiak partekatu

Fitxategi bat partekatzeko, “Fitxategiak gehitu” (Agregar archivos) (1) sakatu edo fitxategia laukizuzen gris honetara ekarri (arrastatu).

Fitxategiak partekatu

Irudian irakur daitekeen bezala, irudi fitxategiak, Powerpoint aurkezpenak eta pdf.ak parteka daitezke soilik.

Fitxategi partekatuen formatua bihurtu

Irudiak erakusteko eraldatu behar dira (1), prozesu honek pare bat minutu iraun ditzake tamaina handiko fitxategiak izanez gero. Beraz, saioa edo bilera hasi aurretik fitxategiak igota izatea gomendatzen da.

Fitxategi partekatuak igo

Fitxategiak eraldatu direnean “Partekatu orain” (Compartir ahora) (1) aukera daiteke.

Partekatu beharreko diapositiba hautatzea

“Partekatu orain” (Compartir ahora) sakatu ondoren, dokumentuko orriak partekatzeko prest daude (1). Beraietako bat aukeratzen ez den bitartean ez zaie pantailan partaideei erakutsiko.

Diapositiba partekatuak ikusi

Orrialde bat aukeratzen denean (1), hau pantailan erakusten zaie beste partaide guztiei. Behealdean  azaltzen diren geziekin (2) orrietan aurrera egitea posible izango da.

Fitxategi hauek, partekatzen diren arte irakaslearen esku daude bakarrik.